domingo, 10 de agosto de 2008

ANDRA MARI ZURI-KO palmaresa


Atzo bukatu zen Andra Mari Zuriaren torneoa. 5 bikote izan ziren lehian. Berasaluze-Barriola bikoteak 4ean utzi zituzten Olaizola I-Beloki, semifinaletarako txartela lortuz. Han Titin-Pascual izan zituzten arerio bezela. Azkeneko hauek irabazi zuten eta finalean sartu zian. Beste semifinalean, Xala-Lasa bikoteak Bengoetxea eta Begino garaitu zituzten. Finala beraz Titin-Pascual, Xala -Lasa.
Atzoko finala oso berdintsua izan zen, tanto harrigarriekin, eta baita txapa asko jota ere. 3 ordu lehian egon ondoren txapela Titin eta Pascualentzat(5. jarraian). Emaitza 22-21. Emozio handia dudarik gabe, batez ere azken txanpan.
Txapelketa onetaz gain, partidu berezi bat izan gendun. Olaizola II eta Irujok buruz buru jokatzen zuten. Oso berdintsua ematen zuen neurketa ezer ezean geratu zen. Irujok nagusitasun haundia erakutsi zuen eta 5 tantotan utzi zuen goizuetarrra.
Hurrengo txapelketa Zarautzkoa. Han egongo gara. Ieuppp.

No hay comentarios: