sábado, 30 de agosto de 2008

DONOSTI TORNEOA 2008

Donostiko torneoko finala. 8. tantoa jokoan, Berasaluzek dejada bat utzi zuen txokoan, eta Patxi Ruiz pilota eramatera zioanean bizkarrean miña hartu zuen. 4nako berdinketa eta finaleko bukaera. Patxi Ruiz-ek ezin izan zion partiduari aurrera egin, beste lesio bat. Negarrez atera zen kantxatik. Ez da harritzekoa, oso urte txarrak bait daramatza, lesioak bata bestearen atzetik ateratzen zaizkio. Gaur egungo atzelaririk onena burua altxa ezinik dabil.Zer gertatzen zaizu Patxi?
Guar arte kriston txapelketa egin du Ruiz-ek. Bengoetxearen laguntzarekin, XALA-PASCUAL eta OLAIZOLA II-MENDIZABAL II garaitu zituzten. Finalean BERASALUZE-BEGINO bikotea zeukaten aurkari gisa. Azken hauek egin dira txapelaren jabe. Egia esan oso partidu dotoreak egin dituzte. GONZALEZ-BARRIOLA eta IRUJO-LASKURAIN garaitu ostean final haundi baten atarian giñen. Baiña atzoko lesioak, denak izozturik utzi gintuen. Partidua egon zedin Otxandorena jarri zen atzelari bezela, baiño finala erabakita zegoenez, partiduak ez zuen ikusmen haundirik izan. Hurrengo torneoa San Mateoak!!!!

No hay comentarios: