sábado, 2 de agosto de 2008

OIHU EGIN NAHI DUT

Atzo errekuperatu ostean, Azpeitiara juan nintzan kuadrillako 3 kin. Ez giñan juerga itea jun, nahiz ta askok ez sinistu. Berri Txarrak taldeak jotzen zuen eta kontzertua ikustera abiatu giñan.
Azpeitiara iritxi giñanean plaza hutsik zeon, aurrena beste talde batek jo behar zuen, gainera. Talde horren izenaz ez naiz oroitzen eta egia esan ez zitzaidan batere gustatu. Metaleroak zian baño abesti guztik instrumentalak zian eta nahiko pisutsuak. Jendea pixkat aspertu zelakoan nago.
1batean puntun Urbizu eta konpañia azaldu zian eszenatokian eta kontzertua hasi zan. Ebideentegia abestiarekin hasi zuten saioa. Oso kontzertu hunkigarria, Rubio baxujolea badijoa eta 3ak batera jo zuten azkenetariko kontzertua zan. Oso motibaturik eon zian show osoan. Taldearen klasikoak bata bestearen atzetik jo zituzten. Plaza osoa beterik, arnasa egiteko ere zailtasunak geneuzkan. Gelaneuria, oreka, espero zaitzaket, stereo...........jendearen erantzuna eduki zuten. Gainera Sysem of a down-en bertsio batekin ausartu zian, spiders kanta. Oso ondo geratu zitzaien. Ordu eta 40 minuturen ostean kontzertua bukatu in zan. Kop-en bertsioa, denak ez du balio(neska bat igo zan abestea ta ze gaizki in zun, jesusss) eta bukatzeko oihu, abesti klasikoa. Esandakoa Berri Txarrak-en beste kontzertu ikaragarri bat. Saioa bukatu ostean etxera jun giñan txintxo txintxo.

P.D: Katarroa edo zeoze hartu det, seguruna kontzertun hoztu in nintzala. Izerdi asko eta gero betikoa gertatzea.

No hay comentarios: