lunes, 18 de agosto de 2008

SORKUN IS GOD

Donostiko festak bukatu ez eta atzo Bilbo aldera joan giñen. Aurreneko idea turismo pixkat itea zan. Paseotxo bat eta etxera bueltan, baiño gauzak beste bide batetik joan ziran. Gabi, Urbizu ta ni(andoain herria errepresentatuz) Bilboko aste nagusia ospatzera joan giñen. Donostitik autobusa hartu eta ordu eta hamar minututan Bilbon geunden. Paseotxo baten ostean, metroa hartu(oso jatorra leiatillako neska) eta casco viejo auzoan jetsi giñan. Han buelta askoren ostean tabernatxo batean afaldu genun. Plater konbinatu bat zeren juerga hauetarako ondo jan behar da, fisikoa garrantzitsuegia da juerga baterako eta tripak hutsak izanda ezin da ezer egin. Tabernako musikak txoznako anbientean sartu ginduen. Punk eta ska musika ipiñi zuten.
Jan eta gero poteoa hasi zan, trago bat hartu eta suak hasi zian. Egia esan, ez genien jaramonik egin. Txoznetatik bueltaka ari giñala, Naizroxak jotzen omen zuela enteratu giñan. Kontzertua ikusteko irrikitan gogo guztiak joan zitzaizkigun kontzertu hori suspenditu zenean(nonbait guitarjoleak eskuan miña hartu zuen). Pixkat triste geundela, Urbizuri esker Sorkunen kontzertua zegola enteratu giñan. Triste aurpegiak azkar asko poztu ziran eta kontzerturantz abiatu giñan. Kontzertuaz gauz asko esan ditzazket, batipat de puta madre eon zala. Oso ahots bikaiña dauka Sorkunek eta beraiekin ateratzen den banda era oso ona da. Vicepresidents taldea. Stoner rock estiloa Sorkunen ahots goxoaz gehituta. Ia 2 ordu gelditu gabe, emozioz josita, dantza iten eta garrantzitsuena ondo pasatzen. Kalimotxo eta garagardo erreserbak pixkanaka bukatzen ari ziran......Tolosako kontzertuak ea noiz iritxiko desiatzen nago. Atzokoa ikusita oso haundia izango da. Aupa SORKUN eta Vicepresidents!!!!!
Kontzertuaren ostean poteo gehiago, bapatean beste talde handi bat ikusi genun:AKERBELTZ. Seguruna jendeak ez dula asko ezagutuko. Nik atzo arte ez nekin zeintzuk zian. 2 abesti bakarrik disfrutatu genitun, bai zeinen abesti onak. Europen the final countdown eta ACDCren thunderstrack abestiak. Bertsio borobilak in zituzten. ACDCren abestirako, abeslaria etxe bateko balkoira igo zen eta hortik abesten jarri zan. Kristona. Fipatzen ai giñan. Kontzertua bukatu eta pegatina eta txapa bat eskuratu nuen nere beso luzeei esker.
Txoznaz txozna ibili giñan. Esan beharra daukat Bilbon serioago hartzen dituztela festak. Txozna gehiago(kriston politak txoznak eta haundiak ere bai) eta kontzertu pila bat ikusteko. Orduak aurrera zioazten eta dantza egiteari ez genion uzten(bai, Urbizuk ere dantza egiten zun, ondo asko gainera). Abesti borobilak bata bestearen atzetik(Marijaian abestia 100 bat aldiz jarri zuten, abestia asten zanen jenderaen eromena Bilboko txozna guztitan). Abesti onak ziren gehienak baino noizean behin pop mugimendu pixkat eoten zan(gaur egun normaltzat hartu dugu). Konturatzerako goizeko 6ak. Gosea sartu zitzaigun eta zeozer jatera joan giñan. Ordu hoietan ez zegoen gauza handirik eta botaketa baten ostean(Urbizuk eta Gabik nahi zuten, nik ez) Kebab batean sartu giñan. Kebab bana hartu(baten batek a toda ostia jan zun) eta denbora pixkat eon ostean metrorantz berriro. Kebab-a jaten ari giñan bitartean, tabernariakin konfiantza pixkat in genun(Ese Hasan), oso jatorra zan, naiz ta gaur ikusiko banu beste zeoze pentsatuko nun(tripako mina dakat ta seguru kebab-arengatik dala, kaguen dios).
Metrotikan autobus parada, ta hor autobusai ordu erdi itxaron behar genion. Kafetegi batean sartu giñan. Lehengo kronikan ez nun aipatu baina taberna hortan lengoan munduko tortilarik txarrenak dastatu genitun. Bar Zubi(norbaiti interesatzen bazaio, ez sartu mesedez, zuen gorputzak eskertuko du). Tabernan kafetxo bat hartu gorputza pixkat engañatzeko, kurasan baten laguntzakin. Baten bat erdi lo zeon(jajajaja). Autobusa hartu eta amona nazkagarri batekin diskutitu genun(gure eserlekutan zeon ta tipak oso denbora guztin nazka ematen eon zan, gero gazteengatik esango dute). Eseri eta lo hartu genun 3ak. Begiak irikitzerako Donostin giñan. Etxo polbo ta trena hartzeko gogorik ez gendunez taxi bat hartu genun Andoaiñeraino. Sekulako arrera egin ziguin jendeak iritxi giñanean, autografo batzuk siñatu ta ohera lo itea. Gaur etxean nago errekuperatzen. Tripako miña eta kriston agujetak dazkat. Gero kirola egitea ona dela esango dute.
P.D: JOSU, GABI eta URBIZU
INFORMATIVOS TELECINCO
Kronika gehiago hurrengo egunetan

1 comentario:

Jon dijo...

Kronika bikaina eta kontzertu bikainak!!! Ea bonberon horrela jotzen duten...

Aioo!!!