domingo, 10 de agosto de 2008

ZURE BEGIEK MINTZEN NAUTEEE........



Kaixo!!Hementxe nago beste behin ere kronikatxo bat egitera. Ea denetaz gogoratzen naizen!! Atzo Getarian eon giñan kortzertu batzuk ikusten. Atsalden Artetan(????) giñan Gabi ea noiz aterako(lanian zeon), bitarten musika nahiko ona pintxatu zun(White Stripes, Guns n roses, Incubus............). Gaueko 9tan atera zan eta Alain konbentzitu ez genuenez Komando Algortako kideak jun giñan(Gabi, Lasa ta ni). Autobusa hartu eta Urbil-eraino. Han bokadillo bat erosi ta geltokira jun giñan beste autobusari itxoitera. Autobus horrek Getariaraino eramango gintuen. Bokadilloa jaten gendun bitartean auitobusa azaldu zan. Korrika eta presaka, esku batean bokadilloa, besteak txanponak..... autobusan sartu, eseri eta konturatu nintzenerako Usurbilen giñan. SUTAGAR-eko nere jertse maitagarria geltokian utzi nun. Mekaguen dios!!!!! Oi amorrazioa!!! Egitan esatet kriston pena hartu nula, parranda guztitan nekin eon dalako, naiz ta jertsea ia txuri bihurtzen ai zan.

Getarian jetsi eta kontzertu alderantz abiatu giñan. Kriston aldapa zaharra zeon kontzertuaino. Kirol pixkat in ondoren han giñan, jende gutxi eta kriston hotza. Txoznara hurbildu eta lehenengo katxiak atera genitun. Honetan, lehenengo grupoa atera zan: ZÄ. Kataluniarrak zian eta esan daiteke han eon giñan guztik flipatu egin genula. Ze ostia zan oi!! Ez genun holako talderik inoiz ikusi. Musika instrumentala zan. Baxua, kitarra eta bateria. Noizean behin instrumentu arraro batzuk hartzen zituzten eta haiekin edozer motatako soinu arraroak egin ere. Psikodelia hutsa!!! Baina esan daiteke entzungarria zela, originala batipat.

2. taldea, The Tiki Phantons. Hauek ere Katalunia aldetik etorriak. Rock instrumentala jotzen zuten, surferoa. Tarantinon pelikula batean bere musikak lekua izango luke. Kareta batzuekin atera zian eta jendea animatzen saiatu zian. Musikalki oso onak eta kontzertu amaieran kriston bertsio bat egin zuten. A-HA taldearen take on me abestia. Ordurako kalimotxoak ura bezela zioazen gure eztarrietatik.

Hurrengoak Lisabo. Irundarrak jende kopuru ederra erakarri zuten. Kontzertu hasieratik oso motibatuak atera zian, gehiegi esango nuke. Kitarjoleak nahiko pasatuak zeuden, baino halere kontzertu ikaragarri bat eskeini zuten. Ezlekuak diskoan oinarritu zuten beraien saioa. Ordu eta piko arnasa hartu gabe. Izerdia, emozioa, kitar distorsioak, bi baterien erritmo bizia................

Azkeneko taldea, Naizroxa. Bere musika bortitzarekin kontzertu ikaragarri bat eskeini zuten. Bere abesti klasikoak bata bestearen atzetik. Gelditu giñen 30 pertsonetatik 5 eon giñan gozatzen. Jendea nekatua ikusten zan. Policia no abestiarekin amaitu zuten saioa. Putakume bat...abestia jo gabe joan zian beste behin. 4etatik kontzerturik emotiboena dudarik gabe. Kontzertuetatik 4 terditan atera giñan. Tabernetara jetsi, pote pare bat eta Zarautzera joan giñan anbiente handia zegoelakoan. Hara iritxi eta 2 taberna bakarrik zeuden irekita, nahiko poperoak gainera eta jendez gainezka.

Zegoen anbientea ikusita, Getariarantz abiatu giñan berriro. Ordu bat galdu genun joan etorrian eta tabernetara sartu giñan ziztu bizian. Han eon giñan tabernak itxi arte. Eon giñan azkeneko tabernan zure begiek abestia jarri ziguten tabernatik bota nahian, baino han geratu giñan abesten(bideoa eta dena dago). 7ak aldera tabernak itxiak bat ezik. Gelditzen zan oi oso txungoa zan eta oso denbora gutxi eon giñan bertan. Autobusa 9tan zan eta denbora itea beste erremediorik etzeon. Gabi eskaparate baten kontra gelditu zan lotan ta ez zen ezerrengatik esnatzen. Garbiketako makina ere parean pasa zitzaion eta konturatu ere ez!!! Bideo pare bat egin eta gero 8tan okindegia ireki ziguten. Han zeozer jan eta Gabi esnatu genun. Komun publiko batean negola autobusa azaldu zan ordu erdi lenago. Korrika eta presaka autobusanga joan giñan eta Lasarte aldean gelditu gendun ea SUTAGAR-eko jertsea ikusten genun. Zoritxarrez ez zeon bere lekuan eta penaz beteta autobus gelkokira. Autobusa hartu, Andoaiñera iritxi eta etxera lo itea. Gaur berandu esnatu naiz ta pott inda nago. Zahartzen ari naizen seiñale.

Kriston pila kostatu zait kronika hau egitea. Entretenigarri izan delakoan agurtzen naiz.

P.D: Bihar seitan SUTAGAR-jertsearen funerala San Martin elizan. Beste bat arte

2 comentarios:

ivan dijo...

D.E.P. tu kerido jersey...

Iñaki dijo...

Hay la tortugita que jugetona estaba...

Goain bego, Jo Ta Ke. Agur eta ohore