sábado, 13 de septiembre de 2008

BONBERENEA SUTAN 2008: 1. EGUNA



Beno, hemen gara kronikatxo bat egiteko asmoarekin. Atzo gertatu zenaren laburpen txiki bat egin nahi nuke(baina hori ezinezkoa da). Hau da gutxi gora behera atzo bonerenea sutan gertatu zena. Egun gogorra atzokoa...........

Atzo Tolosaratz abiatu giñen, kriston kontzertuk bait zeuden Bonberenea gaztetxean. Gutxitan ikus daitezke hainbeste talde on kontzertu berdiñetan, eta atzokoa egun berezia zen dudarik gabe. Asteko berri txar bat. Naizroxa taldeak suspenditu egin zuen(nonbait kitarjoleak istripu bat izan zuen). Bere ordez BORROKAN taldea eon zan. Egia esateko oso talde interesgarria iruditu zitzaidan. Lisabo-ren estiloko taldea da, eta oso kontzertu hunkigarria eskeini zuten. Kontutan hartzeko taldea da, benetan. Momentu horietan jendea kontzerturantz gerturatzen hasi zen. Nahiz eta euria egin, oso giro jatorra zegoen bonbereneako zelaian. Lehenengo taldea bukatu eta txoznarantz gerturatu giñan gure eztarriak busti asmoz. Edariaz gain, ogitartekoak ere bazeuden. 2. taldea itxoiten ari giñela, hitzegiteari ekin genion. Jendeak eskertzen du gure elkarrizketa sakona, edozein gai dela eta, guk gure iritziak botazten ditugu, hori bai, gure estilo propioarekin. Katxiak amaitzen ari giñela, KEROBIA eszenatokian zeuden eta naiz eta euria egin, lehenengo hileretan kokatu giñan. Pop-rock estiloa, abesti zuzenak eta espektakulo apur bat abeslariaren partetik. Gure alboan dena neskez beteta, taldeak jarraitzaile asko dauzkala ikusi genun, bai. Abestiak bere 3 diskoetan finkatu ziren eta taldearen klasiko guztiak entzun genituen. Oso kontzertu ona, bai jauna!! Euriaren kulpagatik lurra lokaztu egin zan, eskerrak botak neramatzala bestela.........3. taldea itxoiten ari giñela beste solasaldi bat, noski. Gure jarraitzaileak oso ondo zaintzen ditugu.

ZEA MAYS zen hurrengo taldea. Bizkaitarrek dena eman zuten, kontzertu on bat eskeiniz. Ez naiz talde honen jarraitzaile petoa baño, jende asko erakarri zuen eta abesti mitikoetan, jendearen erantzuna izan zuen. Euriak ez zigun lasaitasunik ematen, baño dagoeneko berdin zitzaigun. Egun berezia zen eta ezerk ez zuen gure ilusioa zapuztuko. Kontzertua bukatu zenean denak berriro txoznetara aterpe pixka baten bila, eta kalimotxo eta garagardoen bila ere, alegia. 4.taldeak, gure bihotz zati bat eskuratu zuen. Sorkun eta Vicepresidentes ziren taula gaiñean eta egia esan oso gustokoa dugu talde hau. Sorkunen ahotsak eta Vicepresidentes-en erritmoak, stoner eta rockean oiñarrituak, bateraketa itzela lortzen dute. Ez genion mugitzeari uzten. Eromena Bonberenean, ezin dut gehiago esan. Bere 3. diskoetako abestiak entzun ziren baiño azken diskoak agian zeresan gehiago eduki zun. Oso kontzertu ona, paregabea. Pertsonalki eguneko onenak izan zian. Kuriositate moduan, kontzertua bukatu zanen, guitarjoleangana jun giñan pua bat eskatuz. Tipua portatu in zan eta pua bana eman zigun, gañera blog-aren propaganda in genion eta interesatu aurpegia jarri zun, laster gure blogeko jarraitzailea izango dala iruditzen zait. AUPA SORKUN eta VICEPRESIDENTES!!!!!

Emozioz gainezka giñan, eta hontan azkeneko taldea: ANESTESIA. Talde metalero mitikoa. Momentu horietan nekatu xamarrak giñan(urtek ez dute barkatzen), baño kontzertu oso ona eskeini ziguten, bizkorra, gogorra, intentsitate handikoa.... Lehenengo hilaratan jendea gelgi-ezinik zegoen, disfrutatzen, bata besteari bultza eginez eta musikaz gozatzen. Kontzertu guztiak goizeko 4tan bukatu zian eta gero gaztetxe barrun DJ MAKALA homen zebilen, baño ez geneuzkan indarrak gure onenetan eta gaurko indarberritu nahi genuen, gaur beste egun gogor bat datorkigu eta. Xolomo ogitarteko bat jan eta kotxerantz abiatun giñan lo egiteko asmoz. Gur esnatzean lepoko mina daukala ikusi det. Errekuperatze fasean gaude, gaur sikodelia gaua bait datorkigu. Taula gainean: WILLIS DRUMMOND, INOREN ERO NI, LISABO, DEABRUAK TEILATUETAN, DELOREAN eta BAD SOUND SYSTEM. Besterik gabe agurtzen agurtzen gara. Ea gaurko gauak zer erakusten digu. Seguru oso ondo pasatzen dugula eta Bonberenea Sutan festibal klasiko batean bihurtzen den betirako. Agur.

p.d: agur bero bat, atzo hizketan egon giñen guztiekin, asko izan bait zian, batez ere komuneko kola itxoiten. Aupa bonberenea!!!

1 comentario:

kerobia dijo...

Kaixo! Gure blogean zure blogari linka egingo diogu!
Mila esker, Kerobia