lunes, 15 de septiembre de 2008

BONBERENEA SUTAN 2008: 2.EGUNA



Kaixo, hemen naiz larunbateko kronika egiteko prest. Laburbiltzen saiatuko naiz(oso kronika luzeak egiten omen ditut eta). Egun guztia deskantsatzen eta musika entzuten pasa ondoren Tolosarantz berriro ere. Gaztetxera hurbildu eta ikusi genuen lenengo gauza, iparraldeko jende pila bat izan zan, autobus bat bete zuten kontzertuak ikusteko. Iritxi eta berehala, lehenengo taldea hasi zen:WILLIS DRUMMOND. Iparraldekoak, ze onak dian. Horrela laburbilduko nuke beraien ikuskizuna. Abesti berdiñetan Lisabo, Kuraia edo ACDC bezalako taldeak zetorzkidan gogora, eta hori talde handiek bakarrik egiten dute. Ez ziren momentu bat ere geldirik egoten eta jendea motibatzea lortu zuten. Kontzertuetako garailetarikoak, alajaina!!!

Trago eta bokadillo baten ostean bigarren taldea taula gainera: INOREN ERO NI. Andoaindarrak, bere izenari kasu egiñez erotuak daudela erakutsi zuten, batez ere taldeko abeslariak, kriston espektakuloa eman zun(agian zeraman nikiak asko lagundu zun). Kontzertu ona eman zuten eta zeukaten guztia erakutsi ere bai. Haundiak! Hirugarren taldea hasi baño lehen sorpresa handi bat. Altaboz-etatik Frank Sinatraren melodiak entzun genituen, hori egiten zuen euriarekin batuta, momentu magiko bat sortu zuten, emozionatu egin giñan bai. LISABO izan zan hirugarren taldea eta espero zana eskaini zuten: kontzertu intenso bat, indartsua, gogorra, sikodelikoa, distorsio ugari eta 2 baterien erritmo ikaragarria. Jendea bereganatu egin zuten, halere beraien kontzertu obeagoak ikusi ditut, abesti batzuk pixkat astunak egin zitzaizkidan. Hori kenduta oso ona(badirudi laister material berria grabatzekotan direla). Pixa eta trago batzuen ostean laugarren taldea hasi zen: DEABRUAK TEILATUETAN. Pop talde mitikoa, beraien abesti mitikoak entzun ziren(bueno, kantari goaz abestia faltan bota nun) eta abeslariaren(antonio=calderon) dantzak zeresan handia izan zuten. Behin baño gehiagotan behera jetsi zan, jendartera abestera eta dantza itea.Kontzertu polita, aurreko garaiak oroituz(gaur euria ari du abestian emozioa pil pilean). Kuriositate moduan, kontzertua ikusten ari zen Gorka Urbizu azaldu zen eta Peiremans-en abesti bat jo zuten, momentu oso handia dudarik gabe.

Azkeneko taldea hasi baño lehen beste ogitarteko bat jan genun, gose handia bait zeon eta bapatean Willis Drumond-en gitarjolearekin argazki bat atera giñan. Momentu hori pua bat eskatzeko aprobetxatu nun, baita eman ere. Azkeneko taldea DELOREAN. Elektronika eta abesti dantzagarriak. Han egon giñan Bonberenea guztia dantza iten. Euria barra barra, baiño ez zuen axola. Lokatz artean hankak mugitzeari ekin genion. Momentu oso handia hura ere. Zarautztarrak oso ondo egon zian, bere abesti garrantzitsu guztiak joaz. Azkenerako jende pila bat hurbildu ziran taula gainean Delorean-ekin dantza egiteko(ume ugari tartean). Kontzertuak amiatu ziren eta sensazio oso handia daukagu, espero dezagun hurrengo urtean hau bezalako saio bat edukitzea, pena merezi izan du, benetan.

P.D: Bonbereneako jende guztiai eskeinia, organizazio bikaina izan delako eta kontzertu historiko bat antolatu duzuelako, ZORIONAK

1 comentario:

Anónimo dijo...

Aspaldian ginen erantzuteko... baina tira! mila esker Bonbereneatik egin dituzun 2 kronikengatik.