lunes, 29 de septiembre de 2008

SAN MATEOAK 2008



Gaur kirol pixkat. Kasu hontan udarako azken torneoarekin gatoz, San Mateoak. Protagonista nagusia TITIN III izan da. 2 partida berezi izan ziren eta bitan errioxarra izan zen leian. Lehenengoan BERASALUZE-ren aurka jokatu zuen 4terdian. Lan handiak egin eta gero, irabazi egin zuen. Bigarrengo norgeiagokan TITIN-BEGINO 5 tantotan geratu ziren OLAIZOLA II-BARRIOLA-ren aurka. Jipoi ederra, bai. Eta torneoari buruz, 2 talde zeudela esan behar. Lehenengo taldean BENGOETXEA-BELOKI; IRUJO-PASCUAL eta OLAIZOLA II-RUIZ. Bigarren taldean, TITIN-BARRIOLA; XALA-LASA eta BERASALUZE-BEGINO. Talde bakoitzeko bikoteak beste 2 en aurka jokatu behar zuten, eta talde bakoitzeko lehenengoek finalerako txartela lortzen zuten. Kasu hontan finalean TITIN-BARRIOLA eta OLAIZOLA II-RUIZ izan ziren. Hasiera batean kriston partidua izan behar zuenak ezerezean geratu zen. 10 tantu jokoan zirela Aimarren lesioa etorri zen eta finala bertan behera geratu zen. Ondorioz txapela TITIN eta BARRIOLA-rentzat. Espero dezagun OLAIZOLA II lesioa ezer larria ez izatea, zeren 4 terdiko txapelketa laster dugu gure artean eta goizuetarra faboritoetako bat da.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

...please where can I buy a unicorn?

Anónimo dijo...

Amazon launched two new Kindle e-readers priced at $139 and $189 late Wednesday, with the cheaper version a Wi-Fi-only e-reader and $10 less than the Wi-Fi-only Nook.
[url=http://www.computerworld.com/s/article/9179853/Amazon_launches_two_new_Kindles_one_with_Wi_Fi_only]ComputerWorld[/url]
http://www.computerworld.com/

Anónimo dijo...

nrmrmkasqyntf [url=http://bit.ly/oldnavycouponsbox]old navy coupons[/url] ckonoiciodunom