domingo, 12 de octubre de 2008

Gaztetxeko gertaerak

Atzo Andoaingo Gaztetxean kontzertuak zian jakingo duzuen bezala. Eta poperoen errepresentazio bezala joan nintzen. Afariatik nahiko berandu atera nintzan baiño dei batzuk egin eta gero Naizroxa-ren kontzertua hasi gabe zegoenez, gerturatu egin nintzen. Sarrera hartu eta mozkor batzuk saiestu eta gero barrura sartu nintzan. Han zegoen lehenengo taldea jotzen(SUSA). Bueno, jo asko ez zuten egiten. Dudarik gabe nere kontzertuetako historian ikusi dudan gauzarik txarrena izan zan. Eskusa bezala oso gazteak direla esan behar, baino kontzertua amaitutakoan batek baiño gehiagok eskertu egin zuen.
Gauzak prestatu eta gero Naizroxa-ren txanda. Intro-aren ostean, espektakuloa hasi zen. Abestiak bata bestearen atzetik, gelditu gabe. Bateria gogor, beti bezela, gitarjoleak kaña ematen eta Matxet betiko moduan kriston show-a montatzen. Lehenengo abestian 3 pertsona giñan lehenengo hilaretan. Bigarrengorako jendea aurreratzen hasi zen. Baten batek aurpegi txarra jarri zion taldeari, gustatuko ez balitzaio bezala, beste batzuk harridurarena, ikusten ari zirena sinestuko ez balute bezala. "Arnasa hartzeko metodoa" abestian Marga(Trigger Travis) atera zen abestera. Momentu paregabea, dudarik gabe!!! "Herioz doktorea", "tximistak gara",.....abestiak jo zituzten, denak oso txukun gainera, bapatean "Polizia no" abestia jo zuten eta hura amaiera izan zan. Oso motza egin zitzaidan gainera 2 klasiko bihurtu diren "Putakume bat beti putakume bat da" eta "Apokalipsiaren 4 zaldunak" ez zituzten jo. Halere oso ondo. Batek baino gehiagok beraien cd eta kamisetak erosi zituen.
Hirugarren taldea EZINEAN izan zan eta egia esan ez nituen ikusi. Kanpoan ertzaiñen konejera bat zegoen eta gaztetxeko jendeak ateak itxi baiño lehen etxerantz joan nintzan. Atzo ez negoen nere onenean. Esan didaten arabera, taldean arazo tekniko batzuk izan zituen eta gainera konpondu ostean jo gabe geratu ziren. Beste batean izango da....
Kronika txiki onekin, agur bero bat blog-eko jarraitzaileei. Badakit bat baino gehiago dagoela. JEJEJE.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Bai Jauna!oso kronika zehatza.Ni ere bertan nintzan eta sorpresa atsegina hartu nun naizroxaren zuzenekoarekin (batenbati esan bezela).Bengaba ondo segi ta hurrenarte.

Jon dijo...

Eyyy!!! Agur bero bat maastricht-etik!!

Nik ere joan nahi nuen baina lanean egon behar... Ea laister han nagoen eta kontzertutxoren batera joaten garen!!!

Aio josu!!

Gabi

Jon dijo...

Eyyy!!! Agur bero bat maastricht-etik!!

Nik ere joan nahi nuen baina lanean egon behar... Ea laister han nagoen eta kontzertutxoren batera joaten garen!!!

Aio josu!!

Gabi