viernes, 3 de octubre de 2008

KILOMETROAK 2008


Igande hontan Kilometroak ospatuko dira Iruran. Urte honetako leloa Eraikitzen izango da. Irura herri berria da eta bere ikastolak 140 ikasle ditu. Gaur egun Ikastolako gelak hiru kokapen ezberdinetan banaturik daude. Lekurik ezak bultzatuta eraiki berri baten apustuari ekin diote. Irurako Ikastola berria 2007ko maiatzean hasi zen eraikitzen eta sartu berri garen urte honetan amaituko dira obrak.
Igandean joko duten taldeak hauek dira: Che Sudaka, Deabruak Teilatuetan, Obrint pas, Zea mays, MAK, Jone, Betagarri, Trikizio, Amaiur,......
Jakin nahi duzun guztia: http://www.kilometroak.net/web/default.php weborrian. Sar zaitez eta ikusi igandean egongo den guztia. Ibilbidea, guneak, kontzertuak......Ondo pasa!!!

No hay comentarios: