sábado, 25 de octubre de 2008

SI SI SI MUSIKA SI(STONER ROCK FESTA)

Gau handia atzokoa, stoner gaua hain zuzen ere. Stoner-a rock estilo bat da ezdakienarentzat. Eta atzokoan estilo hori jotzen duten 2 talde handi genituen Andoaingo Gaztetxean. Sorkun & Vicepresidentes eta Sharon Stoner. Hementxe kontzertuko laburpentxo bat:
Atsaldeko erreleboa neukanez, 22tan atera nintzan eta ziztu bizian etxera jun, ogitartekoa hartu, arropaz aldatu eta gaztetxerantz abiatu nintzan. Besteak jadanik bertan ziran ni noiz iritxiko zain. Bidean hotza pasa ondoren, gaztetxeko atea iriki eta denak nere zai zeuden. Kontzertuak ez ziren hasi eta xolomo-piper gorri ogitartekoa jan nuen. 23ak aldera kontzertuak hasi zian, ez nuen jende gehiegi somatu baiño giro polita zegoen.
Lehenengoak SHARON STONER. Oñatiarrak kontzertu borobila eman zuten eta beraien ritmo eta posturak zeresan handia eman zuten. Disko berria aterako dute laister eta abesti berriren bat jo zuten. Kyuss-en bertsio bat ere eskeini zuten, oso ona gainera. Oso azkar pasa zitzaidan kontzertua, agian oso gustora egon nintzelako. Bukaera bortitz baten ostean saioari bukaera eman zioten. Merchandising-ik ez zegoen eta hori izan zen kontzertuko gauzik okerrena, zeren cd pare bat hartzeko gogoak etorri zitzaizkidan.

Jarraian SORKUN & VICEPRESIDENTES. Hauek ez dute inoiz huts egiten, eta beste kontzertu perfektu bat ikusteko parada izan gendun. Sorkun-en ahots goxoa oso ondo batzen da Vicepresidentes en erritmo gogorrekin. Batez ere 3. diskoko abestiak jo zituzten baiño taldearen abesti mitikoek ere bere lekua izan zuten kontzertuan. Taldeak geldialdi bat egin zuenean, publiko guztia abesti gehiago eskatzen zituen. Eskakizun hoeriek entzunda, taldeak beste abesti batzuk eskeini zituen eta kontzertua modu paregabean bikatu zan. Oso ondo. Stoner rock gau bikaina dudarik gabe. Baten batek 2 talde hauen jarraitzaile egin da, guk lehendik ezagutzen genituen eta bagenekien oso kontzertu onak ikusiko genituela.
Beste behin Andoaingo Gaztetxeari eskerrak eman behar. Beste saio ikaragarri bat antolatzeagatik. AUPA SHARON STONER!! AUPA SORKUN & VICEPRESINDENTES!!!
P.D: Atzo beste pua bat lortu nun. Eskerrikasko Vicepresidentes(Ea kronika bidaltzen dizuegun)
Poperoen blog-a beti musika onarekin

No hay comentarios: