domingo, 16 de noviembre de 2008

BOTA BERTSOA IEUPPP!!

Kaixo lagun!!! Hemen gara, kasu hontan gai berri bat sortuz. Bertsolaritza alajaina. Euskal blog bat izanik uste dut ezinbestekoa dela gai honi bere lekutxoa ematea. Hortaz hemen dugu Anjel Mari Peñagarikanok botatako bertso ikaragarri batzuk. Gora Euskadi, la ostia!!

Gaia: Euskal Herrian euskaraz
Neurria: zortziko handia
Doinua: Santa Barbara zure bizitza I

Beti euskaldun sentitzen gara
bai egunez ta bai gabaz
ta zeintzuk geran geuk azaltzeko
gu ez ote gera kapaz?
Sarri askotan nago amorruz
sarri askotan algaraz
baina egungo lema bakarra:
Euskal Herrian euskaraz
nahiz batzuk egin erdaraz.

Eta sarritan ni triste antza
nago begira jarririk
ez dagoelako nire bihotza
poztuko duen berririk.
Beti euskeraz behar genuke
ez dago beste neurririk.
Nik ez nuke nahi bere hizkuntzan
mintzatzen ez den herririk. (bis)

Euskal Herrian sortu ginen gu
bertan hazi eta hezi
eta inolaz ez det joan nahi
neure herritik ihesi.
Denek ez dute hemen egiten
denek ez dute ikasi
eta egiten ez dunak ez du
euskaldun izenik mezi. (bis)

No hay comentarios: