sábado, 8 de noviembre de 2008

Gatzetxeko kontzertuak: COHEN, YAW, KRILIN eta RAIZDX

Aupa, zer moduz? Hementxe nago, kontzertu batzuk aipatzeko asmoz. Kasu hontan Andoaingo gaztetxean izan zian, eta bertan COHEN(urnieta), RAIZDX, KRILIN eta YAW(donosti), izan ziren protagonistak. Giro polita gaztetxean, beti bezela, eta jendea rock-a dastatzeko gogo biziarekin sumatzen zan.
Yaw, Raizdx eta Krilin-en kontzertuek jendearen onarpena lortu zuten eta egia esan kontzertuak onak izan zian, baina pertsonalki zerbait falta zaie talde hoiei, honekin ez dut esaten txarrak direnik, baiño ibilbide luze bat falta zaie, gazteak dira eta musika maite dutela ikusten da, denbora behar dute beraien abestiak indar gehiago izan dezaten. Musikalki estilo berdintsuak jorratzen dituzte. Rock, hardcore, ahots gogorrak, metal ukituak... Thrice, At the drive in, Nothink...bezalako taldeen influentziak nabaritu nituen, ez dira influentzia txarrak, ez jauna!
COHEN-en kasua desberdiña da, taldea egiñagoa dagoela ikusi nuen, beterano batzuk ematen dute eta abestiak oso garatuak daude. Maketako abestiak oso ondo jo zituzten eta disko berrirako dauzkaten abestiak ere oso itxura ona daukate. Egia esan talde hau gauz oso onak egitera deitua dago. Betaien maketa estatu mailan 3. onena izan zan ets disko berriak espektatiba handiak sortu ditu. Estilo bortitza, harcore, rock, denetatik pixkat. Berri Txarrak bezalako taldeen influentziak ikusi zian. Jarraitu horrela, joder!! Aupa Cohen!!
P.d: Aipatzekoa, Cohen-en kontzertuan lehenengo filetan egon zen anbientea, "batalla kanpal", Slipnot-en kontzertua ematen zun.

No hay comentarios: