sábado, 22 de noviembre de 2008

LONG LIVE, ROCK AND ROLL!!!

Rock gaua atzokoa. Sarobe Aretoan(Urnieta) zen ikuskizuna, eta hara hurbildu giñen koadrillako batzuk. Sarobe oso leku polita dela esan behar dugu eta kontzertu garrantzitsuak egiteko oso prestatuak daudela argi utzi zuten, batez ere bere soinu ona aipatu behar. Antolatzaile(David, rizitos de oro) batekin solasaldi bat egin eta gero, kontzertuak noiz hasiko desiatzen giñen. Bitartean "Heineken" lata batzuk atera behar zian, egarria asetzeko. Lehenengo taldea hastear zela kriston giroa sortu zan aretoan.
Lehenak, SHARON STONER Oñaiarrak, beraien stoner/rock modalidadean. Batzuk lehenengo hilaretara joan giñan kontzertuaz gehiago gozatzeko. Eta esan behar dut, kriston kontzertua eskeini zigutela, abestiz abesti Queens of Stone Age bezalako taldeak gogoraraziz(talde gutxien esku dago). Orain dela gutxi atera dute diskoa, eta saio hau diska hori presentatzeko balio izan zuen. Abesti berri asko eta kaña momentu guztitan. Talde bezela asko hobetu dute eta beterano batzuk bezala jo zuten. Bukaera ikaragarri baten ostean, beraien disko eta nikiak erosi genituen(taldekoen dedikatoriekin, noski).
Bigarren taldea Sexty Sexers. Berako taldeak bateria berria aurkezten zuen eta saio oso ona eskeini zigun. Bere 2 diskoen abestiak tartekatuz, jendeak asko gozatu zuen, eta dantza egiteari ekin genion, batipat bere gitarjole batek erakutsi zuen espektakuloa ikusiz. Soloak egiten zituenean jendeartera joaten zen. Abesti batean ACDC-ri homenaldi bat egiñez, lagun baten gañean jarri zen soloa egiten zuen bitartean. Zuzeneko taldea da dudarik gabe. "Are you ready" eta "Lokomotora" izan ziren neretzako abestirik handienak. Gauz negatibo bezala, eta hau jende askoren ustetan izan zan, bis-ak jo gabe jun ziala, beste pare bat abesti espero genituela. Baiño, ikusitakoa ikusita ezin gara kexatu. Aupa Sarobe!! Aupa Euskal taldeak!!
P.D1: Gorka Urbizuri(originala), barkamena eskatu eman nion "txapagatik". Atzo momentu historikoa zeren bere "klon" den Josebakin elkartu zan. Espero det gure pegatina zure kitarran jartzea, jajaja. Aupa Berri!!!
P.D2: Bi aste barru Willis Drummond-en kontzertua Saroben.
P.D3: Atzoko espektakuloa galduzunantzako, beste aukera bat Urtarrilan Bonberenean: Sexty eta Sharon.
P.D4: Aber jendea komentariok jartzen ditun. Benga animatu!!!

5 comentarios:

xabi dijo...

Benetan onak atzoko kontzertua.Niretzat gehiegi entzun gabeko taldeak ziren, baina oso inpresio ona eman zidaten. Oñatiarrek soinu ona zuten baju indartsu batekin eta Sexty Sexers taldekoek espektakulo ona eman zuten, gende artean joaz etab. Gainera amaieran Josu (gure haur iperaktiboak) bereak egin ondoren par piska bat in genun.

etxebe dijo...

Ieuuup!! kontzertuak de puta madre, sharon stonerren kontzertua itzela!! Josu hurrengoako argazki bat in beharko dieu.... que humor!
Ale! lo prometido es deuda!

Josu dijo...

Kontzertu ikaragarria, eta Heineken laten eragina ere sekulakoa.
Musikaz gozatu genuen bai entzunez, bai hitz eginez.
Popero guztiak beste batean ere ikusiko ditudalakoan nago (putos melómanos). Musika bizi egin behar da eta aukerak aprobetxatzen jarraituko dugu.
ARioooooo

Jon dijo...

Eii!!! Hamarrekoa!! Bikainak ostiraleko kontzertuak...
Sharon stoner niretzat talde berria zen eta kriston musika daukate! ta sexty... no koment!! Angusen anaia txikia ikusi genuen!!! jejejej

Maastrichtetik jarraituko ditut zuen gora beherak...

PD: The datsuns Maastrichten... ta ni andoainen!!! la ordiga! hoi kontzertua galdu nuena...

rizi dijo...

Kaixo.
Mila Esker zuen web orrian idatzi duzuen berriengatik. Jakin dezazuen Sarobe kontzertuetan beti saiatzen garela horrelako kontzertuak prestatzen, ala ere zerbait aldatzeko eskaera edo talderen bat ekartzea nahi ezkero, zuen iritziak irakurtzeko prest gaude.Sarobeko web orrian idatzi. Saiatuko gara web orrian hurrengo kontzertuen berri gehiago jartzen, ala ere kontzertuak hilabeteen hirugarren ostiralean izaten dira. (abenduan, lehenago ostiralean)
PD: Rizitos de oro ez da antolatzailea ez eta teknikari bakarra
PD: web orri ikaragarria daukazue
PD: Ereñozukoaren berriak falta dira