sábado, 6 de diciembre de 2008

AAAAAA KICK OUT THE JAMS!!!!!!!!

Ostia puta hi!!YEAHHHHHHH!Horiek izan ziren Sarobetikan ateratzean esan nituen hitzak, nonbait kontzertuek zeresan handia izan zuten eta. Atzo rock kontzertu itzelak ikusi genituen, baño goazen pausoz pauso.
22tan hasten omen zian kontzertuk eta Urnietarantz abiatu giñan, musika entzuteko gogo biziz. Lehenengoak iritsi giñan eta esan behar azkenean oso jende gutxi bildu zala Saroben, pena bai, zeren jende gehiagorekin giro politagoa sortuko zelako. Baiña han giñan Andoaingo 7 jarraitzaile giroa animatzen.
Lehenengo taldea PANIKS. Egia esan ez genuen talde hau ezagutzen, eta onerako harritu gintuen. Rock zaharra, azkar jotakoa, erritmo geldiezina eta bolumen altuarekin garatua. The Sonics taldearem antza hartu nion. 60-70hamarkadako rocka zetorkigun gogora. "Avispa" edo "El baile del karramarro" bezalako klasikoak entzun genituen. Taldea 2 mutil(bateria eta kitarra) eta bi neska(gitarra eta baxua) jator-ez osatua dago. Esan behar kontzertua amaitzean beraien diskoa erosi genula beraien dedikatoriekin, noski.
Bigarren eta azken taldea WILLIS DRUMMOND. Baionako taldea kontzertuz kontzertu asko hobetzen ari dela erakutsi zigun. Bonberenean ikusi genituen eta zur ta lur utzi ziguten beraien saioarekin. Atzo ere ez zuten hutsik egin. Rock azkarra, bai edo bai mugiarazten zaituena, erritmo paregabea eta garrantzitsuena, zuzenean daukaten "feeling" hori, ez dira geldirik egoten. Beraien diskoko klasikoak jo zituzten, eta energiaz beteriko kontzertua amaitzeko, MC5 ren "kick out the jams" klasikoa jo zuten. Momentu magikoa, dudarik gabe. Esan behar abesti horretan txurrozko tipo bat igo zala gitarra jotzea(oso ondo, porzierto). Kontzertuk amaitu eta nola ez, "merchandising"-ean beraien cda hartu genun beraien siñadurekin. Esan behar laster bigarren diska kaleratuko dutela. KONTZERTU ITZELAK.
Esandakoa, ostia puta hi!!! yeahhhhhhhhhhhhh!!!!!!
P.D1: Momentazo, siñadurak egin zizkigutenean, eskertu nahian poperoen pegatina talde bakoitzarentzat. Paniks-ekoak harriturik(eta par pixkat in zuten) eta Willis-ekoak beraien maletiñan pegatu zuten. Bai, oso harro nago.
P.D2: Porzierto, 2 cdtan 3 firma dazkat 4 beharrean. jajajajaja
P.D3: Pegatina gabe dauden guztieri, lasai, gehiago inprimatzen dituguean banatuko dizkizuegu
P.D4: Aupa Sarobe! Aupa Paniks! Aupa Willis Drummond!
P.D5: Abenduak 5, Urnieta. Andoaingo poperoak. Mila esker irakurtzeagatik

3 comentarios:

Jon dijo...

Ze kabroi kuadrila!!! Ta ni hemen, holandes txoro hauen musika entzun beharrean...

Gaur amsterdamera ta ea egoera hobetzen dugun!!!!

Aupa josu!! Kronika ona (naiz ta han ez egon, jejeje)

Aio!

Villaroy dijo...

Yeahhh!!
Hemen daude promestu nituen hitzak! Kontzertu interesgarriak izan ziren, pena giroa ez zela hoberena izan... Hala ere, primeran pasa genuen 7 andoaindarrek! Hurrengoan ere halako batean elkartuko gara, musika ezberdinen akordeak entzuteko prest!

p.d.--> pegatina zor diazu...

Alain, y le dijo...

eleganteak kontzertuak bai eta sinatutko diskak ere