martes, 2 de diciembre de 2008

ABESTIAK BETI BIZIRIK

Kaixo, atzoko berria oraindik buruan daukagularik, bai hori, guk ere gure homenalditxoa eskeiñi nahi diogu Mikeli. Bere abestietako 4ren letra, goza ezazue. Ea Mikelek, dagoen lekuan dagoela ere irakurtzen duen. Abesti klasikoak denak.
HAIKA MUTIL
"Haika mutil, jeiki hadi
argia den mira hadi."
- Bai, nausia, argia da,
gur oilarra kanpoan da.
"Haika mutil, jeiki hadi
uria den mira hadi."
- Bai, nausia, uria da,
gure orra bustia da.
"Haika mutil, jeiki hadi
surik baden mira hadi.
"- Bai, nausia, sua bada,
gur gatoa beroa da.
"Haika mutil, jeiki hadi
hortxe zer den mira hadi.
"- Bai, nausia, haizea da,gur lehioa ideki da.
"Haika mutil, jeiki hadi
kanpoan zer den mira hadi.
"- Bai, nausia, edurra da,
lurra xuriz estali da.
"Haika mutil, jeiki hadi
urean zer den mira hadi.
"- Bai, nausia, ardia da,aspaldian itoa da.
"Haika mutil, jeiki hadi
zer oinon den mira hadi.
"- Bai, nausia, egia da,
mutiltto hau unatu da.
TXORIA TXORI
Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...txoria nuen maite.
BAGA BIGA HIGA
Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
arma, tiro, pun!
Xirristi-mirristi
gerrena plat,
Olio zopa
Kikili salda,
Urrup edan edo klik ...
ikimilikiliklik ...
LILI BAT
lili bat
hartu
eta hostoz hosto
erantzi
eta harek zu ere
amets
eta harek zu ere
erantzi
eta hostoz hosto
hartu
lili bat.

P.D1: Beste abestiren bat komentatu, edo homenaldi txiki honetaz zeozer aipatu nahi badezue, komentarioetan jarri, mesedez. Agur bero bat.

No hay comentarios: