sábado, 27 de diciembre de 2008

GAZTETXEKO GERTAERAK

Kaixo. Hemen naiz berriro ere, kasu hontan musika kronikatxo bat egiteko asmoarekin. Atzo Andoaingo Gaztetxean egon giñan, eta 2 talde ikusi genituen: Surfin Kaos eta Hesian. Beno, has gaitezen:
Surfin Kaos, rock and roll estiloan finkaturiko taldea da. Hirukote bezala jotzen dute, hau da, guitarra eta ahotsa, baxua eta bateria. Utikan, Chico Boom edo Mugatik taldeetatik sorturiko formazioa. Beraien kontzertua oso ona izan zan. Bi diskoko abestiak bata bestearen atzetik jo zituzten gelditu gabe. Gaiñera abestiak normalean baiño azkarrago entzun genituen, saioari erritmo paregabea emanez. Jendeartean Sexty Sexers-en kideak zeuden animatzen. Pertsonalki, gaueko irabazleak izan ziren, zuzeneko talde ona dela erakutsiz.
Bigarren eta azken taldea, HESIAN izan ziren. Pertsonalki, ez didate ezer esaten, ez ditut oso gustoko, baiña beraiei ikustera joan zen jendea erreparatuz gero, esan dezaket jarraitzaile piloa daukala. Gazte jende gehiena beraiei ikustera gerturatu zen gaztetxera. Eta egia esan, dena eman zuten. 8 kidez osatua dago Hesian, eta Euskadi mailan oso famatu egin den taldea dugu. Bere klasiko guztiak entzun ziran eta lehenengo hilaretako jendea dantzan jartzea lortu zuten.
Hau izan da guretzako urteko azken kontzertua eta azken musika kronika. Gustatu zaizuelakoan, agurtzen gara. Aiooo.
P.D.1: Poperoak beti musika onarekin
P.D.2: Gaurkoan kronika motx xamarra, eske presa dakat.
P.D.3: Hurrengo urtean, kronika gehiago eta "luzeagoak"

No hay comentarios: