domingo, 28 de diciembre de 2008

IRUJOREN ERAKUSTALDIA



Atzo BBK Masters-eko finala jokatu zan. Ezdakienarentzat, manomanista modalidadean jokatzen den txapelketa bat da. Lehengo urtean estrenaturiko txapelketa, hortan Aimar Olaizolak irabazi zuen. Aurten eliminatoria batzuk jokatu ostean, Abel Barriola eta Juan Martinez de Irujo sailkatu ziren final haundia jokatzeko. Esan beharra dago Aimar Olaizolak ez duela aurten parte hartu.

Finala Donostiako Atanon jokatu zan. Ikusmen handia sortu zen eta egia esan kriston finala eskeini ziguten 2 pilotariek. Final parekatu baten ostean Irujok bere kalidadea erakutsi zuen eta aspaldian ez bezalako erakustaldia ikusteko parada izan gendun. Pelotarako dauzkan gaitasunak erakutsi zituen eta final ikusgarri bat ikusi zuen Donostiako Atanora hurbildu zen jende guztia.

Azkenean 22 eta 16 Iberokoarentzat. Bere jokorik onena berreskuratu duela ikusi zan, alegia. Txapelaz gain 18.000 euro poltsikora. Abelek 12.000 euro irabazi zituen bigarren gelditzeagatik.

Laister binakako txapelketa hasiko da eta bikoteen zerrenda azaltzen denean erreportai berezia eskainiko dugu. IZAN HUNTSA PILOTAZALEAK!!!

1 comentario:

Anónimo dijo...

bejondikela!