viernes, 2 de enero de 2009

BIÑAKAKO TXAPELKETA 2009(mila gorri, mila gorri...)



AUPA HI, Urteberrion denoi!!! Aurrekoan esan bezela, pelotari buruzko berriak dauzkau. Badakizue urte hasierarekin biñakako txapelketa hasten dela, eta bakizue poperoak beti "kirolaren alde gaudela". Orain txapelketaren arauak azalduko ditut: 8 bikote egongo dira(4 bikote enpresa bakoitzeko). Eta 8 jardunaldi izango dira, enpresa bateko bikoteak beste enpresako bikoteen aurka(egia esan planteamendu hau ez zait gustatzen, naiago det denak denen aurka lehen bezala). Ligilla bukatu eta 4 onenak sailkatzen dira, eta finalaurreko ligaxka jokatzen dute(lehengo urteko arau berdiñak dira). Orain bikoteekin goaz:

ASEGARCE: Olaizola II-Mendizabal II(lehengo urteko irabazleak), Olaizola I-P.Ruiz, Bengoetxea-Beloki eta Berasaluze-Begino.

ASPE: Martinez de Irujo-Goñi III, Titin III-Pascual, Xala-Laskurain eta Gonzalez-Barriola

ONENAK IRABAZ DEZALA

P.D1: Ahaztu baño lehen, aurten porra bat egitea okurritu zait. Egin behar dezun bakarra zure faboritoa aipatu, zeiñek irabaziko du txapelketa? apostuak 5 eurotan egingo ditugu, ea norbait animatzen dan.

P.D2: Benga, ni arriskatzen naiz. 5 euro XALA-LASKURAIN-en alde. Botea nik eramangot, jejeje

P.D3: Finala Martxoak 29an izangoa. Ieupp.

2 comentarios:

la reina dijo...

Bueno ni Olaizola II-Mendizabal-en alde 5 euro. Hilabete t´erdi egun haundirako. Ah portzierto bi popero egon ziren urteberriko
hamaiketakoan, hori bai popero haundiena (besteen baimenarekin noski) etzen egon. Ala a kaskarla.

ivan dijo...

Mi apuesta: Gonzalez-Barriola

Joder Josu, como te hacen la pelota...

:-)