sábado, 24 de enero de 2009

EGURALDI ZITALAREN DESAFIOA

Rock-Metal gaua atzo Beasainen, Melmakfest ekitaldiaren barruan. Gaztetxera hurbildu eta 7 pertsona egongo giñan gehienez. Pixkanaka-pixkanaka jarraitzailez bete zen gaztetxea, kontzertuen esperoan. Denbora dexente itxoin ondoren kontzertuak hasi zian.
Trigger Travis izan zen lehenengo taldea. Oreretakoetaz asko hitzegin dugu iadanik, baino gustua ematen du beraien zuzenekoak ikustea. Bortitzak, azkarrak eta erokeri puntu batekin, atzokoan kriston ondo egon zian. Gainera soinua ondo zegoen eta Marga-ren ahotsa ondo entzun zen, batez ere garraxiak!!!
"The Zoo", diskoaren abestiak jo zituzten, eta "The Monkey" abestian, Matxet azaldu zan koroak egiteko prest. Egia esan abesi borobila, oso ondo irten zan. Konturatzerako beraien saioa amaitu zen, eta gehiago ikusteko gogoa sartu zitzaigun, jende iadanik motibaturik.

Bigarren taldea, NAIZROXA pasaitarrak, beraien zuzeneko eroa eskeintzeko prest. Talde honetaz ere asko hitzegin dugu, baina euskal taldeak erreparatuz gero, zeozer desberdina egiten dute, originala, eta zuzenean dimensio handiagoak lortzen dituzte. Hauen diskoa, Iqaraturic, abesti borobilez betetako diskoa da zalantzarik gabe, Converge edo The Dillinger Escape Plan bezalako taldeen influentziak jarraituz.
Kontzertua normala den moduan Mikel Laboa handiaren introarekin hasi zan, eta segidan Bekatu kapitalak abestiarekin. Erritmo handia eta argi gorri batzuk eszenatokian, kontzertuari alaitasun paregabe bat eskeiniaz. Abestiz abesti jendea oso gustora zeon, eta bapatean 4 edo 5. abestian argia jun zan, ustet "Herioz Doktorea" abestian.
Momentuko gauza izango zela uste zutenak, ez genuen asmatu. Berriro argia iritxi, baiño momentuan berriro desagertu egin zen. Eguraldia ez zegoen jolasterako, broma gutxi atzo ikusi gendun tenporalarekin. Haize oso gogorra eta denboratxo bat kanpoan itxoiten egon ondoren, etxera bueltatzea erabaki gendun. Pena bat, kriston pena, taldeek zorte gehiago merezi izan zutelako, gainera Adrift eta Loan ikusi gabe joan giñan.
Beste batean izan beharko du.

2 comentarios:

Demonocrazy dijo...

Kriston pena, kriston bidaia egin, trigger travisen amaierara heldu ta naiz roxaren hasieran dena pikutara. Egun batzuetan dena ondo irteten da, baina beste batzuetan dena geizki.

Alain, y le dijo...

Arrazoia zuretzat Demono