martes, 6 de enero de 2009

JO TA KE, SU TA GAR, lalalalala

Egun handia Rock Star aretoan. Atzo, talde klasiko baten kontzertua ikusteko aukera izan gendun, euskal metalero handienak alajaina, SU TA GAR. Donostira iritsi, eta kriston jendetza kanpoan, aretoa bete beterik 20 urte bete dituen taldea ikusteko. Egia esan ikusmen handia zegoen, eta taldeak jarraitzaileengan daukan begirunea ikusita, ez da harritzekoa hain giroa polita egoteaz. Sartu eta taldearen maketa opari gisa. Trago bat hartu(garestiegia egia esan) eta lekua hartzea jun giñan. Ondo kokatu eta kontzertua noiz hasiko desiatzen geunden.
Bapatean 22:30ak aldera taldea taula gainean zegoen eta ikuskizuna hasi zan. Hasieratik "kaña", abesti bortizekin. "Begira" klasikoarekin eman zioten hasiera eta banaz bana temazo guztiak gure buruan bidaiatzen. Oso motibaturik ikusi nituen, abestiak normalean baiño azkarrago joaz, eta jendearekin komunikazio handia erakutsiz. Aitor-en ahotsa ikaragarri ondo egon zan eta Galder-en erritmo paregabeari esker gure lepoak iadanik minduta zeuden. "David eta Goliath" abestian,Palestinan gertatzen denaren ispilu zelarik, emozioak irabazi gintuen. Gaueko momentu handienetakoa izan zan. Disko gehieneko abestiak tartekatu zituzten eta egia esan kontzertuak denetatik izan zuen. Abesti bortitzak eta abesti lasaiagoak. Abesti lasaietan kitar akustikoen laguntza izan zuten, kontzertuari emozio gehiago erantsiaz. Adibide gisa "Hitz margotuak" edo "Itxaropena".
Beste momentu haundi bat, "Basamortuetako zalduna"abestia jo zutenean. Gutxitan entzun daiteke abesti hau Su Ta Gar-en kontzertu batean, baiño atzoko eguna oso berezia zen Eibarko taldearentzat. 3 aldiz atera zian eszenatokietatik, baña 3etan berriro bueltan abesti gehiago eskeiniaz. Areto guztia earki asko pasa zuen abestiak koreatzen. Pixkanaka ikusten zan taldekideak nekatzen hasiak zeudela, baiño dena eman zuten, kontzertu historiko baten erdian murgilduta geunden. "Rotaflexa garraxika", "Jo ta ke", "Mari", "Nazka", "Gau iluna amaitu da", "Amaren negarra",......buffffffff ikaragarria!!!!!
Abesti batzuetan pianoaren laguntza ere izan zuten. Momentu estelar batean "Haika mutil " abestia entzuteko zortea izan gendun. Mikel Laboa handiari homenalditxoa egiñez, eta pianoaren introdukzioarekin(grande gorosabel), abesti haundi honekin gozatu gendun!!!
Taldea kontzertua bukatutzat eman zun, eta jendartera hurbildu zan. Txaloak gainezka, 4 musikariak emozionatu egin zian!!! Horri esker azken abesti bat. "Zure atzetik", Rock Star areto osoa abestia kantatzen. Taldea oraindik bizi dago eta urte asko dauzkagu beraiekin gozatzeko. 2 ordu t'erdiren ostean saioa bukatutzat eman zuten, oso ona benetan. Su Ta Gar-en zale guztiek, oso pozik amaitu gendun; urtea hasteko modu bikaina bai horixe. Rock Star aretotik Alain, Mari, Haize, Xabi eta ni neu(josu). AIOO.
P.D1: Ze ona dan Aitor Gorosabel, hoi soloak hoik!!! Tapping eta dena iten kitarjole handiak bezela, el putisimo amo!!!
P.D2: Kolorezko sarrera fotokopia naidet, Eske sarreren kolekzioa itet, eta dakaten txuribeltzezkoa ba hori putamierda bat dela
P.D3: Ostiralen Benito Lertxundi



2 comentarios:

xabi dijo...

IKERAGARRIA

Alain, y le dijo...

ba bai

lasai bideoa laister jarriko dut