domingo, 25 de enero de 2009

MOGWAI IS HERE

Azkenean, bai!!! Egun asko sarrerekin bueltan ibili ondoren, aurreko ostegunean egiaztatu egin zen. Mogwai taldea ikusteko sarrerak dauzkau!!! Ez dakienarentzat, Mogwai, post-rock estiloan, talde handienetarikoa dugu. Eskoziarrak urte dexente daramate musika instrumentala egiten, baino zer nolako musika!!!!
Kontzertua, Otsailak 7an izango da, larunbata. Kursalean ikusiko ditugu, exerita eta lasai lasai. Begiak itxi eta musikaz gozatu beharreko saioa izango da, magiaz beterikoa.
Esan beharra dago 2 egunetan sarrera guztiak agortu direla, ez da harritzekoa, talde honek munduan zehar jarraitzaile asko dauzkalako.
Orain ikusi behar zer nolako set lista eskeintzen duten. Hainbat disko edukita agian denetatik jotzen dute, baina lehengo urtean atera zuten disko borobila edukita, ez zen harritzekoa izango, abesti hoiei garrantzi gehiago ematea.
Egia esan, berdin zait ze motatako abestiak joko dituzten, kontzertu hau betiko gure burmuinetan geldituko dela dakit, momentu ahaztezin bat bezala. Beraz, gozatu dezagun musika onarekin, gutxitan dugulako ( batez ere Donostin ), honelako espektakuloaz gozatzeko aukera.
P.D: Wilco-ren kontzertuan gabez nago, eta kriston pena emateit, agian erreleboa aldatzeko ahalegina egin beharko nuke. Ekainak 3an Kursalean.

No hay comentarios: