sábado, 10 de enero de 2009

OI BENITO, GURE BENITOOOOOOOO

Atzo egun handia izan zan, egutegian markatzekoa. Benito Lertxundi handia, Basteron jotzen zuen eta logikoa den moduan hara hurbildu giñan 21:30 hasten bait zen saioa. Egia esan gogo handia geneukan maixua ikusteko, batipat ez dudalako zuzenean inoiz ikusi, agian orain dela gutxi dastatu dudalako bere handitasuna.
Lekua hartu(azkeneko filan giñan eta oso ondo ikusten zan eszenatokia) eta Benito noiz azalduko itxoiten giñan. Azkar asko azaldu ziran musikariak eta txalo zaparrada on bat lehenengo abestiko notak entzun genituenean. 9 musikarik betetzen dute taldea: kitarrak, baxua, harpa, pianoa, perkusioa, biboliña, akordeoia,.........bufff kriston taldea!!!!
Kontzertuko lehen zatia bere azkeneko diskako abestiekin hasi zuen, abesti politak eta lasaiak, pantailan zeuden irudiekin batua, bere mundu pertsonalean bidaiatzen hasten ziñan. Halako baten lehenengo klasikoa; "Baldorba", lehenengo malkoak masailetatik bueltaka, kriston motibazioa izan zan, batipat bat baiño gehiok abestu zuelako. Abesti ezagunetan publikoaren laguntza izan zun. Oso ondo egon zan ahotsaz, naiz eta katarroa zuela esan. Abestiz abesti bere komentariotxoa ematen zuen, publikoarekiko erlazio estua ipiñiaz.
Denbora joaten ari zen baina ez giñan aspertzen, abesti zaharrak, berriak.... berdin zuen. Taldekide guztiak ikaragarri ondo egon ziran beraien instrumentuekin. Bapatean 2 ordu pasa zian eta musikari guztiak Beniton ondoan ipiñi eta agurtzen hasi zian. Ematen zuen kontzertuak bere amaierara joko zuela. Baiña ez, segidan beste abesti batekin jarraitu zuten. Txaloak eszenatokian, eta hunkidura, batez ere "Nere herriko neskatxa maite" abestian. Batek baiño gehiagok negarrari ekin zion, abesti borobila eta sentimenduak pil-pilean jartzen dituena.

Gauz kurisoak ere gertatu zian atzo. Lehenengoa batek, aupa Benito, aupa Orio!!! esan zuenean. Benitok irriparrez erantzun zuen;-Leku guztitan dago Oriotar bat, baita Japonen ere- esan zun. Bestea kitarra afinatzen zegoenean;-Kitarra nekatu in zait- jajajaja ze haundia!!!! Hitz jario handiko pertsonai da Benito, dudarik gabe, "showman" bat.
2 ordu eta 15 minutuko saioaren ostean kontzertua amaitu zan, eta amaitzeko "Zenbat gera" abestia jo zun, jendea txaloka, oso animaturik, bera era kriston motibazioakin zeon, rockstar handi bat balitz bezala. Haundi bat dela erakutsi zun eta oraindik gauz asko dauzka esateko, euskal musikari handienetakoa, atzo ere ederki asko erakutsi zun euskal jendeak bere musika behar dugula(bastero beterik zegoen). Eskerrikasko, eta ea laister beste saio batean kointziditzen degun. Atzo Basteron(Andoain) egon giñan guztiak ez dugu sekulan kontzertu hau ahaztuko!
P.D: "Bizkaia maite" eta "Oi lur oi lur", faltan bota nitun.


No hay comentarios: