domingo, 22 de marzo de 2009

CRAZY JOE & MAD RIVER OUTLAWS-en rock gaua

Ostiralean kontzertu itzel bat ikusteko parada izan genun Bastero kulturgunean (Andoain). Bertan Crazy Joe estatubatuarrak jotzen zuen. Mad Rivers Outlaws taldearekin batu da eta bere azken diskoa eskeintzen dabil.
Kontzertu paregabea ikusi genuen, bere azken diskoko abestiak jo zituen gehienbat, eta estilo desberdinak ondo menperatzen dituela ikusi gendun: Blues, rockabilly, surf rock, baladak......Maixu handien abestiak ere bertsionatzen ditu. Adibidez Sam Cooke.
Aipatzekoa Joe Tritschler (hau da, Crazy Joe), kitarra jotzeko duen gaitasuna. Solo miresgarriak jotzen ditu eta Bastero-ra hurbildu zen jende guztia dantzan jarri zuen. 90 minutu ikaragarrien ostean kontzertua bukatutzat jo zuten. Uste dut, inor ez zela aspertuta geratu. Gorputzak abesti gehiago eskatzen zituen.
Aretotik atera, "merchandising" pixka bat eta gero kontzertua komentatzera. Esandakoa Rock gau itzela ostiralean dastatu genuena.

No hay comentarios: