viernes, 13 de marzo de 2009

KONTZERTU INTERESGARRIA BASTERON

Hurrengo ostiralean, Martxoak 20, Basteron (Andoain) kontzertu interesgarri bat izango dugu: CRAZY JOE & his mad river outlanws taldea.
Crazy Joe bere taldearekin batera etorriko da "The king of a Nerd-a-billy" azken lana aurkeztera. Oso ongi egindako diskoa da, punta-puntako hamabi gitarra doinuaz osatua. Doinu horien bidez sekulako ibilbidea egiten du arlo desberdinetan zehar, rockabillyan, countryan edo baladetan, beti ere instrumentalak ahaztu gabe. Egun batean Deke Dickerson ezagutzeko zortea izan zuen eta hark leku askotan emaz zuen ezagutzera. Geroztik Crazy Joe izena guztien ahotan egon da bere emanaldi zoragarriengatik eta gitarrarekin erakutsitako trebeziari esker.
Sarrerak 12 euroko balioa daukate eta 22:30etan hasten da. Astelehenean jartzen dira sarrerak salgai. Zein animatzen da?????

No hay comentarios: