miércoles, 25 de marzo de 2009

TRISTE BIZI NAIZ ETA

Gaur bertsolaritza jorratuko dugu. Kasu hontan Bilintx haundiari omenaldi bat egiñez, bere bertso hunkigarriena ipiñiko dugu; "Triste bizi naiz eta", bertso polit eta mingarria era berean. Txiki-txikitatik abestutako bertsoa gogoratuz, goza ezazue:

Triste bizi naiz eta
hilko banintz hobe
badaukat bihotzian
hainbat atsekabe
Maite bat maitatzen det
bainan haren jabe
sekula izateko
esperantzik gabe (Bis)

Bihotz baten lekuan
mila banituzke
zuretzako maitia
izango lirake
Baina milan lekuan
bat besterik ez det
har zazu ba maitia
bat hau mila bider. (Bis)

Nere maite polita
nola zera bizi?
zortzi egun hauetan
etzaitut ikusi
Uste det zabiltzala
nigandik igesi
ez didazu ematen
atsekabe gutxi. (Bis)

2 comentarios:

etxebe dijo...

Aqui te dejo el nuevo adelanto del grupo imagine despertar:

http://www.myspace.com/hamletirracional

Etxebe! dijo...

Bueno y ya que no le ves a huarte y tanto preguntar por el.....

http://www.youtube.com/watch?v=1xrI539r1ew