martes, 31 de marzo de 2009

ZUZENEKO PAREGABEA

Goizargi tabernan, igandean ikusi genuen kontzertua ez zaigu berehalakoan ahaztuko. Taula gainean Naizroxa pasaitarrak izan genituen eta betiko moduan, bere zuzeneko bortitza ikusteko aukera ezin genuen galdu. Pelota finalaren gora-beherak alde batera utzi, eta metal pixka bat entzuteko irrikatzen giñan.
Mikel Laboaren intro-a ren ostean (Iqharaturic), kontzertua hasi zen. Tabernan elkartu giñen jendea, zur eta lur gelditu giñen, batez ere soinuaren bolumena entzun eta gero. Hasieratik kaña sartu zuten eta esan behar kontzertuan azkar konektatu genuela, abeslari hiperaktiboaren garraxiei esker. Batetik bestera zebilen Pucciato (the dillinger escape plan) balitz bezala.
Beqhatu capitalac, arnassa harceco methodoa (Trigger Travis-eko Margaren laguntzarekin), chimistac gara,...............bezalako klasikoak entzun genituen. Egia esan kontzertuak ez zuen geldialdirik izan eta horrek erritmoa mantenarazi zuen. Kritika negatibo moduan, "putakume bat beti putakume bat da" abestia jo gabe gelditu zela beste behin.
"Polizia No" bersioarekin, amaitutzat eman zuten saio azkar, gogor eta interesgarria hau. Asteartean gaude, baino oraindik nere entzumena ez dago bere onenean, kontzertu bortitz honen kontsekuentziak.

No hay comentarios: