viernes, 3 de abril de 2009

Basteroko ekitaldiak

Taldearen sortzaile den Pat Todd-ek boten zolak gastatuak ditu azken 25 urte hauetan eszenatokiz eszenatoki ibiltzearen ondorioz, bere jaioterri den Indiana utzi zuenetik Los Angelesen errotu zen arte.
Inongo zalantzarik gabe, gaur egun rock and roll-a egiten dutenen artean zintzotasun handienaz egiten duen taldea. " Holdin' Onto Trouble's Hand" azken diskoa entzutea besterik ez dago, sentimenduak, eraginak, pasioa, bizipenak eta etsipenak nola nahastu behar direnaren lezioa dela ikusteko.
Gaur aukera ederra, 22:30tatik aurrera, Basteron (Andoain). Sarrera 10 euroren truke.
Orain dela gutxi Anne McCue "Folk Rockaren 4 hamarraldi" bildumaren parte izan zen "Stupid" kantarekin, Bob Dylan, The Byrds, Patty Griffin, Suzanne Vega eta beste musikari askorekin batera, eta Jimi Hendrixen omenez eskainitako kontzertuan jotzera gonbidatua izan zen Adelaidako "International Guitar Festival"-ean (Australia)
Bakarkako laugarren lana argitaratu du "Koala Motel", kritikaren erantzun arrakastatsuarekin. Aukera paregabea bihar 20:00etatik aurrera Basteron (Andoain). Sarrera 10 euroren truke.

No hay comentarios: