domingo, 26 de abril de 2009

CANDANCE, maite zaitugu!!!

Atzo Andoaingo lau lagun, Durangora joan giñan Euskal Strong Festibala ikustera. Esan behar, oso jende gutxi zegoela, eta giroa nahiko tristea suertatu zala. Hau da ikusi genituen taldeen laburpen txiki bat.
  • A.D: Baizkaiko taldeak dena eman zuen, baino pertsonalki ez zidaten beste munduko ezer iruditu. Hala ere, ezin esan gaizki aritu ziranik.
  • YMOTEK: Lamb of God taldearen influentziak zituen, atzo nabarmen geratu zen. Beraien bertsio bat eta dena eskeini zuten. Nahiko ondo, nahiz eta abeslariak ahots oso ona ez eduki.
  • 20 Fighters: Oso gogotsu egon ziren taula gainean eta jendea gustora egon zen bere emanaldian. Kontzertu animatua, bai jauna!!
  • Final Prayer: Indarrez beteriko kontzertua. Gogotsu ibiliz zen taldea, baina emanaldi erdian afaltzea jun giñan
  • Nations Afire: Kontzertu erdia ikusi genun eta nahiko itxura ona zeukaten. Toke melodikoa eman zioten ekitaldiari. Rise Against-en tankerako taldea.
  • Death Before Dishonor: Kriston kontzertua!! De puta madre egon zian. Jendeak gozatu ederra hartu zuen. Lehenengo hilarak bete-beterik egon ziran. Abeslariak komunikazio perfektua eduki zuen jendearekin. Oso oso onak!!!
  • Hamlet: Ez dut oso gustoko talde Madrildar hau, eta egia esan bere kontzertuak ez zidan bater animatu. Nahiko eskas ikusi nituen. Gainera cd berriko abestiak jo zituzten eta kontzertuak indar dexente galdu zuen. Hala ere jarraitzaile asko dauzkatela ikusi zen.
Walls of Jericho: Festibaleko onenak izan ziren. Candance politaren eskutik kriston espektakuloa eskeini ziguten amerikarrak. Abesti zuzenak, indartsuak, gogo biziz jotakoak. Erritmo paregabea jarri zuten eta gozatu ederra hartu gendun. Lehenengo hilaretan jarri giñen. Ahots gogorra, konfiantzaz beterikoa du Candance-k. Egia esan maitemindu egin gintuen.
Ordu bat jo zuten, baino dudarik gabe gehien gozatu genuen ordua izan zen. Abesti klasiko era berriak tartekatuz irabazle atera ziren. Kontzertu honengatik bakarrik, pena ematen zuen etortzeak. Candance, maite zaitugu!!!

P.D: H2O suspenditu egin zuen, eta beste taldeak ez genituen ikusi. Musika egun ederra atzokoa, bai horixe!!!

No hay comentarios: