martes, 21 de abril de 2009

SANTA KRUTZAK


Nabari da oso maitatuak ditugun maiatza hasierako egunak iristear daudela. Denek dute zeresana santakrutzen inguruan. Nik kontu batzuk dakarzkizuet, batez ere izan naizen bi bileratan komentatu dena zabaldu nahiean:
  • Lehen egunean, pregoia 23:00tan da eta ondorengoa egiteko asmoa dago. Pregoi aurretik, espigoiean bildu bokadilo batzuekin edo afaltzeko asmotan. Ondoren, denek batera pregoiaz gozatu eta txaranga baten laguntzaz txoznatara kalejira egin hauen irekiera egiteko. (Irekierarena detaile batzuk zintzilik ditu, baina irekita egongo dira).
  • Bigarren kontua zera izango litzateke, bakaria kuadrilek antolatua izanik, mesedez dena garbi mantentzen saiatze eta amaieran denon artean dena jasotzea eskatzen da.
  • Azkenik kuadrilek blusa egunero jantzita eramatea proposatzen da, eta ez kuadrilen egunean bakarrik. Guk urte batzuk daramatzagu hori egiten beste kuadrila batzuekin batera, baina oraindik ere giro politagoa sortuko litzateke denok berdin egingo bagenu.
Hau esanda, pregoira agertzea animatzen zaituztegu apirilaren 30ean, honela aurtengo Santakrutz motz hauek hasieratik topera bizitzeko. Blusa jantzita azaldu noski.

Beste puntu batera pasako naiz. Hau poperoentzako gonbidapena da. Alain, Iurgi, Eneko eta ni (Ami) (Txubel atxantau) erreka jaitsiera egiteko berotu gara. proiektura gehitu nahi duen orok badaki zer egin, segapotoa (mobila) hartu eta deitxo batzuk egin gauzak nola egingo ditugun galdetu eta parte hartzeko.

No hay comentarios: