lunes, 18 de mayo de 2009

KRISTON PELOTA PARTIDUA

A ze partidua atzo ikusi genuena. Manomanistako lehenengo finalaurrea. Alde batetik azken txapelduna den Bengoetxea eta bestetik bi aldiz txapelduna izan den Irujo. Aldez aurretik nabaritzen zen partidu handia izango zela. Eta pronostikoek ez zuten hutsik egin.
Donostiako Atano frontoia bete beterik zegoen. 2 pelotariak kantxan eta txapa airean ea sakearekin nor hasiko. Txapa urdin eta Irujo sakearen jabe. 0-6ko abantaila hartu zuen Iberokoak. Oso indartsu hasi zen pelotazo harrigarriak joz, gañera Bengoetxea hotz xamar hasi zen. 1-8, 5-11, Irujoren nagusitasuna nabaria zen. Baño azkotan bezala opari pare bat egin zituen (dejadekin erabat saldu zen atzo) eta Leizarraren erreakzio etorri zen. Pelota bizi mugitzen, dejada eta bi pareta bikainekin amaitzen zituen tantuak. 11 na berdintzea lortu zuen, gainera Irujo urduritzea lortu zuen. Zailena lortua zeukan.

Baño momentu zail hoerietan, botilleroen lana oso garantzitsua izaten da. Patxi Eugi zen Irujoren botilleroa. Buruz burukoa 3 aldiz irabazitako txapelduna. Partidua oso ondo irakurri zuen eta Iberoarra garaiz zuzendu zuen. Sakea errekuperatu eta gero, partidua amaitu zen.
Pelotazo ikaragarriak joaz, Bengoetxearen defentsa ona zapuztu zuen, pelota ezker paretean itsatsiz. Bengoetxea saiatu zen, eta tantu eder batzuk egin zituen baño tantu klabe batzuetan zorte gabe ibili zen. Irujoren 2. zatia paregabea izan zen, oso serio, pelotazoak emanez eta arerioaren hutsa itxoiten. Gakoa hor egon liteke. Golpearen diferentzian, Irujok gehiago ematen dio.
Beraz azkenean 15-22 Irujoren alde. Bengoetxea partidu handi bat egiñez agurtu da txapelketatik. Irujo berriz beste final batean dago eta bere jokua ikusita faborito handia izango da hirugarren txapela lortzeko.
Atzo ikusi genuen pilotak ze aldaketa izan duen Buruz burukoan. Ia ez zen botera jolastu. Airez, sotamanoz, joko azkarrago eta modernoago bat ikusi zen. Garaiak aldatu dira eta sakeak errestatzen erakusten den balioa oso garrantzitsua izaten da.
Honelako partiduak ikusten badira, espektakuloz beteak, ongi etorri jokatzeko era berri honi.

No hay comentarios: