martes, 12 de mayo de 2009

Larunbateko ekitaldiak

Azkena Rock Festibalaz gain, Larunbat hontan ekitaldi interesgarriak dauzkagu. Lehenik eta behin Bastero Kulturgunean (Andoain), Mikel Markez handiaren kontzertuaz gozatzeko aukera ederra daukagu. Bere azken diska bilduma aurkeztera dator. Kontzertua 20:00ak aldera hasiko da eta sarrerak 9 euroko balioa dauka. Aste hontan Basteron lortu dezakezu sarrera (ez dira numeratuak).

Hori gutxi balitz, Bonberenean (Tolosa), ekitaldi interesgarriak ere. Loan (argazkia) eta Yakuzi taldeak nor baino nor. Biak bizkaitarrak dira. Lehenengoak post-metal eta sludge estiloan finkatuta, disko berria atera berri dute eta zuzeneko bortitza dutela ikusi ahal izango dugu. Yakuzi-k berriz, post rock instrumentala jorratzen du eta beren kalitatea erakusteko irrikitan egongo dira. Saioa 22:30tan hasiko da, beraz musika gau polit bat Tolosan izango duguna.

Baten bat animatzen da???

2 comentarios:

Musikeroa dijo...

Epa!
Primerako kritikak entzun ditut beti Yakuzi-ren inguruan eta beti zeozer gertatzen zait beraien kontzertuetara ez joateko!! Kontatuko didazue, Plastidepop jaialdian egongo naiz eta :D!!

Por tzierto, eskerrik asko utzitako iruzkinagatik!Musikazale blogari guztiei pozten digu horrelako gauzak irakurtzea. Blogroll-ean sartu dugu Andoaingo Poperoak :)

josu dijo...

aupa hi!!! Musikazale amorratuak gara denak eta, jajajaja.

P.D1: Loan oso talde handia izatera hel daiteke.
P.D2: Ez dakit kontzertu horiek ikusiko ditudan, zortea badut, lasai kronika egingo dudala