domingo, 17 de mayo de 2009

POST GAUA TOLOSAN

Nahiz eta Mikel Markez-en kontzertua galdu (eta kriston pena ematen dit), atzo bi talde bizkaitar ikusteko parada izan gendun. Tolosako Bonberenean zen ekitaldia eta hara hurbildu giñen. Lehenengo ezusteko negatiboa, jendearengan izan zen. Oso gutxi izan giñen kontzertuak ikusten, musikazale gehiago egongo zirela uste genuen, baiña usteak erdi ustel.
Taldeak (Loan eta Yakuzi), pixkanaka euskal musikan izen pixkat hartzen ari dira. Lehenengo taldea taula gaiñean Loan izan zen. Gauz oso positiboak entzun ditut beti talde honi buruz. Musika aldizkari famatuetan, jedearengan,....talde oso bortitza eta handia dela esaten dute....eta atzokoa ikusi eta gero arrazoia eman behar diet. Post metal eta sludge estiloa jorratzen dute, Neurosis, Unsane edo Dut bezalako taldeen influentziak jarraituz.
Bonberenean izan genuen soinua paregabea eta bizkaiko hirukoteak harri eta zur utzi gintuen beraien indarra eta gogoarekin. Disko berria atera berri dute "Hortziria", eta presentazio modura bere abestiez gozatzeko aukera izan genuen. Metal eta distortsioaz gain, stoner pintzeladak nabaritu genituen Mikel-en kitarrean. Ekitz-en baterian erritmo paregabea ezarri zuen eta Mikel-en baxu eta ahots guturalak trantzean utzi gintuen. Oso konpaktua izan zen soinua, kontzertuz kontzertu taldea egiñagoa ikusten da. Oso handiak, bai horixe!!!!

Bigarrenak, Yakuzi taldea. Post-rock instrumentala da bere estiloa. Egia esan estilo hau ez da oso popularra, jendea ez dago oso ohitua, baina egunetik egunera talde gehiago ateratzen ari dira, eta jarraitzaile gehiago ere.
Zaila zeukaten, Loan oso ondo egon bait ziren, gainera oso jende gutxi zegoen. Ez zuten Loan gainditu, baina behintzat saiatu ziren. Onak dira bere estiloan, baina momentu batzutan linealegiak. Abesti askok antz ikaragarria zeukaten eta horrek kontzertuari indar pixkat kendu zion. Kriston pedalera pila zeukaten, soinu desberdinak eta distortsiak eraginez. Ordu bat jo eta gero amaitutzat eman zuten. Uste baino jende gutxiago eta egia esan preokutzeko moduko egoera euskal ekitaldi batzuetan. Ezin esan Euskal Herrian, musika estilo desberdinak ez daudenik. Krisia ote??

3 comentarios:

tellychavalas dijo...

Yakuzi parten! azken diskoa oso ona da, egun batzuk barru nere blogera igoko det

Anónimo dijo...

http://www.cashfastloanpayday.com/#fastcashloanuk
http://www.cashfastloanpayday.com/#fastcashpersonalloan
http://www.cashfastloanpayday.com/#cashfastloanonline
http://www.cashfastloanpayday.com/
http://www.cashfastloanpayday.com/#fastcashloansingapore

Anónimo dijo...

[url=http://www.acheterkamagraoraljelly100mg.fr/]Kamagra Prix Discount[/url]

[url=http://www.acheterlevitrapascher.fr/#levitraprixpharmaciefrance]levitra prix pharmacie france[/url]

[url=http://www.achetercialisenpharmacie.fr/]Comparateur de Prix Cialis France[/url]

[url=http://www.cialisprixpharmacieparis.fr/#cialisprixsuisse]cialis prix suisse[/url]

[url=http://www.acheterviagrageneriquepascher.fr/#viagraeffetsecondairefemme]viagra effet secondaire femme[/url]