lunes, 4 de mayo de 2009

Willis Drummond txoznetan

Santakrutzak bukatu dira, bai. Baiño atzo agur moduan rock kontzertuak zeuden txoznetan. Willis Drummond eta Nuevo Catecismo Catolico taldeen txanda zen.
Festa gogorrak izan dira, ekitaldi askorekin eta koadrillakoak oso ondo pasa dugu, anekdota dexente egon dira gainera, batzuk onak eta beste batzuk ez hainbeste.
Beraz kontzertuak hasi zirenerako, eta egunen poderioz oso nekaturik sentitzen giñen. Halere musika gogoko dugunez, han giñen lehenengo hilaretan, gozatzeko prest.
Willis Drummond Baionako taldea izan zen lehenengo jo zutenak. Egia esan, eta hau iritzi pertsonal bat da, Euskal Herri mailan, gaur egun aurkitu dezakegun talderik interesgarrienetakoa da. Beraien estiloa rock azkarra (MC5) eta post hardcore-ren batuketa bat dela esan genezake. Horrez gain Lisabo bezalako taldeen erreferentzia omentzen dute, distortsio maila toperaino eramaten. Kuriositate moduan, Karlos Osinaga (Lisabo-ko guitarjole eta abeslaria) produzitu du bere disko berria, aurten atera berria.
Kontzertua oso ona iruditu zitzaiten, taldekideak oso gogotsu hasi ziren, 2 diskoetako abestiak tartekatuz. Baina aurrera joan ahala erritmoa jetsi zuten, batipat jendearekiko zuten erlazioa nahiko hotza suertatu zelako. Eta ez zen beraien kulpa izan, zeren denbora guztiak jator portatu ziren jarraitzaileak animatu nahian. Baino jendea ez zegoen motibaziorako, egun gogorrak izan bait dira. Agian talde berria izanik, jendeak ez du bere musikarekin konektatu.
Baina " izan nahi nuen bainan.." , "Behin argian ezarrita" edo "azken nahieza" bezalako abesti zuzenak entzun ondoren, beraien izena ezagunagoa izango da. Etorkizun handia izango dutelakoan nago, beraien estiloa finkatzea falta zaie bakarrik. Eta atzokoa ikusita egunetik egunera hobeagoak ikusten ditut. Maiatzak 17an Egian izango ditugu, Bukowski tabernan alegia.
40 minutu eskaxen ostean amaitu egin zuten. Nahiko motza eta gainera MC5 taldearen "kick out the jams" jo gabe gelditu ziren. Azkenaldian kontzertuak abesti honekin bukatzen bait dituzte.
Bigarren taldea Nuevo Catecismo Catolico ziren. Ni etxera joan nintzen, gaur goiz esnatu behar izan bait dut. Esan didaten arabera kontzertu oso ona eskeini zuten eta anekdota ugari suertatu omen ziran. Ea baten batek zeozer komentatzen duen, badakit ezagun bait baino gehiago ikusten gelditu zela eta. Honenbestez agur eta barkamena festa hauetan "txapa" eman dieten guztiei.

No hay comentarios: