sábado, 6 de junio de 2009

EUSKAL ROCK FEST 2009

Hauxe da Euskal Rock Fest-en kartela. Ekitaldia Andoaiñen da, gaztetxean. Bi egunetan egiten da, eta atzo hasi zen. 4 talde egun bakoitzeko, rock-arekin zerikusia daukaten taldeak, normalean ezezagunak jendearentzako, edo orainarte zeresan gutxi izan duten taldeak.
Atzo, beraz, Gaztetxera hurbildu giñan, eta oso oso jende gutxi. Kontzertuak berandu hasi ziren. Hauxe laburpen txiki bat.

  • RUSO BLANCO: Donostiarrak rock animatu eta indartsua jotzen dute. Oso gazteak dira eta etorkizun handia izan dezakete. Proposatzen duten estiloa interesgarria da. Bete zuten beren helburua, zegoen jende apurra animatzea. Esan behar, abeslariaren dantza eta poseak. Mick Jagger edota Axel Rose-n klon bat, alegia. Badirudi Kale Txiki-ko festetan joko dutela.
  • SIDEBURNS: Guadalajarako taldea ezusteko positiboa izan zan. Bateria atzerritar bat, neska baxujolea, kitarjole bluesman bat eta Tonino Carotone-ren antza zeukan abeslaria. Armonika ere jotzen zuen. Blues eta soul estiloa jorratzen zuten. Rory Gallagher bezalako maixuen bertsioak joaz. Esan behar, kitarjolearen soloak, oso ona zalantzarik gabe. Mississippi-ko talde bat ematen zuen.
  • Humo Sapiens: 3 kitarjole, baxua eta bateria. Marea, Extremoduro edo La Fuga bezalako taldeen influentziak. Emaitza, beraz kaxkarra nere iritziz. Estiloa ez dut oso gustokoa. Baino gainera, 3 kitarjole izan arren, ez zen kalitate handirik sumatzen. Toledo-ko taldeak ez zigun ilusio handirik egin, nahiz eta zeukaten guztia eman.
  • BOOGIE VAN: Oreretako taldea izan zen gaueko talderik onena. Beraien rock azkarrak, ezerezean utzi zituen beste talde guztiak. Talde ona, beteranoa, hainbat urtetan jotzen, eta aldaketa askorekin taldekideen artean. Kontzertu bikaina eskeini zuten. 70. hamarkadako rocka, eskandinabiar rocka ere jorratzen zuten. Hellacopters edo Gluecifer-en bezalako taldeen arima erakutsiz. Riff eta solo dexente entzungai. Onak, bai horixe!! Ea zorte gehiago edukitzen duten hemendik aurrera.
P.D1: Gaur beste 4 talde. Ea jende gehiago animatzen dan. Guk ezingo gara joan, bihar egun garrantzitsu bat bait daukagu. ACDC Bartzelonan, alegia.
P.D2: Gaur, jende guztien artean anplifikadore bat zozketatzen dute. Ea zortea duzuen!!!

No hay comentarios: