Lasarte-Oriako Sorgin Jaien barnean, gaur Ekainak 30ean kontzertu berezia izango dugu Jalgi Kafe Antzokian. Itoiz talde mitikoari omenaldi txiki bat egingo bait zaio, zuzen-zuzenean, talde honen abesti batzuk eskainiz.Ekimen honek "Happening Jalgin" izena du, askok jakingo duten moduan, talde honen Happening Baserrian abestiaren izena parodiatuz.
Musikariak: Alvaro Remacha (kitarra); Haritz Manterola (kitarra); Ibon "Jiri" Garcia (Baxua); Josu "Ozly" Etxeberria (Ahotsa) eta Jokin Telleria (Bateria) izango dira. Ander Gartziaandia musikariaren kolaborazioa ere izango da abesti batzuetan (saxoa, txirula..).
Saioa 23ak aldera izango da. MILA ESKER




0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada