martes, 30 de junio de 2009

Kaletxikiko Jaiak


Sin dejar pasar todavia la resaca de los Sanjuanes, ya nos encontramos con las siguientes fiestas en Andoain. Concretamente las del barrio de Kale Txiki, que celebran los San Pedros. Este año las fiestas tendran lugar los dias 3-4-5 de Julio.

Dentro del programa festivo podemos destacar el festival rock que se celebra por segundo año consecutivo, la tamborrada (en la cual tendran cabida varios poperos), y la primera edición del cross (dudo que a esto se apunte ningun popero...)

Os dejo el programa festivo, ondo pasa!!

Uztailak 3, ostirala

19:00 Kandido eta bere txikitxuei ongietorria. Goikoplazatik jaitsiko dira kalejiran, ikurriñak elkartean ipini eta zapi berde beltza kalean jarriz jaiei hasiera emango zaie.
Ondoren: Sardin jatea trikipoteoarekin.
20:00 Piano eta biolin kontzertua Esti eta Mikelen eskutik eta Ertizka otxotea, Berrozpeko kaperan.
22:30 Kaletxikiko XV mus txapelketa azkarra, Buruntza tabernan.
23:00 II.Kaletxiki Rock Festival: Ruso Blanco, Xilum eta Makulu-Ken taldeen eskutik.
01:00 Oilasko hotza txanpainarekin Ontza elkartean.


Uztailak 4, larunbata

10:00 Kaletxikiko IV eskupilota topaketa Goikoplazan. Topaketa amaitzeko denok txokotara!!! Haur, gazte eta helduak.
10:00 VII. Karmelo Lasarte plater tiraketa Buruntzako harrobian. 10:00etan entrenamendua 16:00etan txapelketa,
12:00 Kaletxikiko XVI. Sagardo txapelketa.16 sagardoegileen partaidetzarekin. Haur parkea (quads, zezen mekanikoa, puzgarriak). Euskal kantu kalejira Goikoplazatik hasita.
17:00 Haur parkea (quads, zezen mekanikoa, puzgarriak).
17:30 Toka txapelketa herrikoia.(Ez dira federatuak onartuko).
20:15 Ontza elkartean afaria.
22:15 Kaletxikiko XXIV. danborrada nagusia. (Entsaioak ekainaren 30ean eta uztailaren 2an izango dira).
23:00-03:00 Dantzaldia Alaiki taldearekin.
01:00 Oilasko hotza txanpainaiekin Ontza elkartean.
2:00, 5:00arte: Nemux-gang dj’s izango dira Ontzan diskofestarekin.


Uztailak 4, igandea

09:00 Diana.
10:30 Kaletxikiko I. Mendi Krossa. Migel Mari Pagola “Mikel”en Oroimenez.
18 urte gorakoentzat. Inskripzioa 6 euro. 10:00tan oinez egiteko aukera izango da. Informazio gehiago www.herrikrossa.com.
12:00 Meza Berrozpeko kaperan auzoko hildako eta bazkideen alde.
12:45 Urki dantza taldearen emanaldia. Pintxoak eta ardo txikitoak izango dira auzoan Gora Kaletxiki!!!
Txarangaren animazioarekin.
14:00 XIV. Kaletxikitarren bazkari herrikoia. Gora Kaletxiki!!! txarangaren animazioarekin.
18:00 Perurena aita-semearen erakustaldia.
Ondoren 23:00k arte dantzaldia Egan taldearekin.
Dantzaldian zehar Kandido eta txikitxuek zapi berde beltza gordeko dute eta azkeneko suziriarekin emango zaie amaiera aurtengo jaiei.

No hay comentarios: