sábado, 4 de julio de 2009

KALE TXIKI II. ROCK FESTIVAL

Atzo Kale Txiki auzoko 2. rock festibala izan genuen. Aurten 3 talde izan dira taula gainean. Ordu bateko atzerapenarekin hasi ziren, giro nahiko polita halere. Lehenengo taldea Makulu Kem, Lasarteko taldea. Rock estilotik oso urrun, baino zuzeneko ona eskeini zuten. Funky edota erritmo afrikarrak jorratzen dituzte. Ordu baten ostean amaiutzat eman zuten saioa. Esan behar, baxujolea oso ona dela.

Bigarrenak Ruso Blanco (argazkia) Donostiarrak izan ziren. Rock and Roll-a jotzen dute. Rolling edota Guns n' Roses bezalako taldeen influentziak jarraituz. Abeslariaren poseak eta dantzek bat baino gehiago zur eta lur utzi zuten. Mick Jagger-en mogimenduak zeuzkan. Gainera bertsio batekin agurtu ziren. Rolling Stones-en "Jumpin' Jack Flash", hain zuzen ere. Rock saio on baten ostean agurtu ziren. Jarraitu beharreko taldea.

Bukatzeko Xilum Iruñarrak. Neska abeslari baten gidaritzapean, beste bi taldeetatik urruti, musika estiloari dagokionez. Rock nahiz metala uztartzen dute, melodia eta kaña bateratuz. Guano Apes, talde alemaniarra, gogoratu zidaten. Abeslaria eztarritik gaizki zebilen, halere zeukan guztia eman zuen. Amaitzeko Rage Against the Machine-ren bertsio batetik bukatutzat eman zuten. Abestia " Killing in the name". Bukaera ona benetan.

P.D: Gaur tanborrada eta berbena.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Aqui os dejo los dos videos con las nuevas canciones de nuestro urbizu.

http://www.youtube.com/watch?v=wltnGeZApVw

http://www.youtube.com/watch?v=1xrI539r1ew&feature=related


Etxebe!