lunes, 27 de julio de 2009

THE WAR ON DRUGS groseko hondartzan


Ba bai, Jazzaldian egon nintzen. Baina larunbat gauean bakarrik. Arrazoia, talde handi batek jotzen zuela: THE WAR ON DRUGS amerikarrak, alegia. Ez da oso talde ezaguna oraindik, baina beraien estraineko diskoa (Wagonwheel Blues), lehengo urteko onenetarikoa izan da.
Beraien musika pop, rock edota blues estiloen nahasketa bat dela esan genezake, hori bai, beraien "toke" pertsonala daukate. Bob Dylan, Neil Young, Sonic Youth, Bruce Springsteen, Velvet Underground,..........taldeen influentziak ikusi eta entzun ditzazkegu beraien lanean.

Larunbatean, beraz, 21:30tatik aurrera momentu bikainak bizi genituen Filadelfiako hirukote hau ikusten. Hondartzan bota eta disfrutatzera. Ordu ta erdiko saioa eskeini ziguten. Adam Granduciel (ahotsa, kitarra), taldeko liderrak, oso jator egon zen, eskerrak eman zituen behin baino gehiagotan. Bere ahotsa Dylan maixuaren berbera dela iruditzen zait, sakona eta hunkigarria era berean. Dirudienez taldean 4 omen dira, baina bira hontan kitarjole bat falta zaie. Egia esan Adam Granduciel-en gaitasunak ikusita, faltan ere ez dugu botatzen.

Gros-eko hondartza ez zen zeharo bete, halere giro polita sortu zen, eguraldia ere zoragarria.
Esan bezela, kontzertu polita, eta aukera ezinobea talde handi batez gozatzeko, dohainik izanda gainera. Talde hau entzun ez baduzue, ona hemen aurrerapen bat, bideo honen bidez.





No hay comentarios: