sábado, 29 de agosto de 2009

MODAKO BIKOTEA


Ez Brad Pitt eta Agelina Jolie; ez Tom Cruise eta Katie Holmes; modako bikotea gaur egun Berasaluze eta Beginok osatzen dutena da.

Lehengo urtean somatu zen oso ondo konpontzen zirela, eta aurten (bikoteko txapelketa ofizialean ikusi da, naiz eta ez irabazi) agintasuna erabatekoa izan da. Gaur egun ikus daiteken bikote onena, udarako txapelketak eta esibiziozko partiduak ikusi ondoren.

Atzo, Donostiko txapelketa irabazi zuten eta udarako bigarren saria da. Gainera beste bikoteekin egon direnean, finalera iritsi dira. Berasaluze, Andra Mari torneoan Mendiluzerekin; eta Begino, Zarautzen Bengoetxearekin batera.

Pilotazaleak pozez gainezka gaude, beste urteetan ikusitako egoeraren ondoren. Beginok erregulartasuna falta zuen bere jokoan eta Berasaluzek arazo pertsonal ugari jasan zituen eta horrek bere jokuan eragina izan zuen; urte beltzak pasa ditu.

Baina gaur egun bikote indartsuena dugu. Berasaluze maixua da gantxo eta dejadetan, gainera defentsa ona dauka eta nerbio handiko pelotaria dugu. Beginok aldiz, bere golpe ikaragarria baliatuz, beste atzelariak atzeko koadroetan jokatzera behartzen ditu. Aurrelari errematatzailea eta atzelari jotzailea, bikote perfektua beraz.

Pilotazaleak pozik gaude beraien berpiztearekin. Urte asko iraun dezala. Laister Lekeitioko txapelketa, ea ze gertatzen den. Aupa hi!!