domingo, 30 de agosto de 2009

Pelota partiduan zuzenean hobe

Atzo egun handia izan zen. Pelota partidu berezi bat jokatzen zen ATANO III frontoian. Irujo eta Olaizola II arteko leia buruz buru. Lehenengo aldiz, frontoi bertara joan giñen. Gogoa neukan Atanon sortzen den giroa ikusteko, eta buruz buruko bat zuzenean dastatzeko. Eta gaur egun sortu daiteken partidurik oberena ikusteko parada izan gendun.

Esan behar zuzenean ikusteak beste xarma berezia duela. Giro ezinobea sortzen da eta partiduan sartuagoa zaude.

Partiduaren laburpena hauxe litzateke; Irujok izugarrizko ikuskizuna eman zuen. Egia da, hasiera oso parekatua ikusi genuela, biak dena ematen (partiduko momentu onenak izan ziren).

Aimar 7-5 aurreratu zen eta oso seguru eta frexko ikusten zitzaion, konfiantzarekin. Halere Irujok 14 tantu jarraiak lortu eta Aimar partidutik kanpo utzi zuen. Dejada, gantxoak, 2 paretak....izugarrizko errextasuna dauka tantua amaitzeko, gainera kolpe izugarri horrekin haixe dominatzen du arerioa.
Baina goizuetarrak ez zuen amore eman eta emaitza berdindu nahian, 5 tantura hurbildu zen: 19-14. Bukaera berdintsu bat espero zen.

Baina ez zen horrelakorik gertatu. Irujok 14ean uzti zuen, eta atzokoa ikusi eta gero urte askotarako izan dezakegu txapeldun Iberokoa. Laburbilduz, partidu ederra atzokoa.

Gero Del Rey- Urberuaga eta Leiza-Eskudero-ren arteko lehia ikusi genuen. Aspeko bikotea gailendu zen 2 tantugatik.

Aurrerantzean zuzenean pelota partidu gehiago ikusi beharko ditut, ederki pasatzen da eta.

P.D: Puntu negatibo bat ere egon zen. Publiko artean sunormal bat egon zan denbora guztian Irujo iraintzen. Errespetu pixka bat, mesedez

No hay comentarios: