domingo, 27 de septiembre de 2009

MUSIKA EXIBIZIOA ANDOAINGO GAZTETXEAN

Ba bai, atzo gaztetxera jun giñan. Bertan, dakizuen moduan R eta Devious taldeak jotzen zuten. Gaztetxean sartu eta giro ezinobea sumatzen zan. Lekua hartu eta lehenengo taldea hasi zen: Devious.

Hasiera arraro baten ostean (arazo tekniko batzu egon zian), indarrez beteriko saioa jasan genuen. Abesti klasikoak (Madonna eta Limp Bizkit-en bertsioak) eta abesti berriak tartekatu zituzten. Abesti berriek itxura polita dute eta batez ere Deftones talde ospetsuaren influentziak sumatu nituen.

Egia esan gustora egon giñan, taldea gaztea da eta kontzertu gehiago behar dituzte konfiantza eta soinua finkatzeko. Baino iragan handiko taldea izan daiteke. Behintzat idea handiko boskotea da.

Gero R mitikoak taula gainera (beno lur gainean esan behar). Garrido-ren (kitarra, ahotsa) gidaritzapean, hirukotea oso motibaturik ikusi genuen. Sekzio ritmikoa oso oso indartsua (Axierren bateri kolpe eta Rober-en baxuari esker).

Oso soinu ona izan zuten eta ikusten zen etxean jokatzen zutela (jendeak asko animatu zun). Abesti berriak oso itxura ona dute eta pare bat "hit" badauzkate. Laister izango dugu diska berria (egia esan atzokoa ikusita gogo asko daukat entzuteko) gure eskutan.

Beraien soinua deskribatzea zaila egiten zait. Rock, hardcore, melodi asko, stoner pintzelada batzuk.........denetatik pixkat. Agian talde batekin konparatzeko garaian DUT taldea etortzen zait burura.

Laburbilduz saio borobila R-rena. Pena, oso motza in zitzaitela.

P.D1: Nikiak ateatzen badituzue abixatu, baten bat erosikoet eta
P.D2: R eta Vicepresidentes hurrengo ostiralen Bonberenean (Tolosa) izango dira
P.D3: Argazkiak taldeen myspace-tik aterata dira

1 comentario:

Anónimo dijo...

Ke bien vivis!!!!