sábado, 26 de septiembre de 2009

R eta DEVIOUS andoaingo gaztetxean


Beno, hemen naiz musika albiste gehiagorekin. Gaur 23:00ak aldera, Andoaingo Gaztetxean kontzertu interesgarriak dauzkagu. Alde batetik R (goiko irudia) andoaindarrak. Talde beteranoa, klasikoa esan dezakegu, talde berrien influentzia izan dira; badirudi diska berria daukatela eta abesti berriak entzuteko aukera izango degula. San Juanetan jo zuten, eta han egon zirenak zur eta lur geratu ziren beraien zuzenekoarekin.

Beste taldea, Devious (bigarren irudia) talde gaztea izango da. Andoaindar eta Urnietarrez osaturiko taldea dugu. Maketa prestatzen ari diren bitartean, beraien zuzeneko bortitza ikus ahal izango dugu. Deftones, Refused,...... bezalako taldeen influentziak dauzkate.

Ea giro polita sortzen den. ANIMATU!!!!!!

1 comentario:

Anónimo dijo...

ez altzenun argazki zaharragoik?motel motel,R-ren argazkia garai batekua dek!!