sábado, 17 de octubre de 2009

HURRENGO KONTZERTUAN, ESPERO ZAITZAKET, ESPERO ZAITZAKET

Kaixo denoi!! Atzoko kontzertuak komentatzera nator. Zita garrantzitsua musikarekin. Zarautzko gaztetxian egon giñan. Bertan, 22:30etatik aurrera Berri Txarrak eta Zarautzko Humilitate taldeak jotzen zuten.

Giro ederra, sarrera guztiak agortu ziren espero bezala, eta gaztetxean sartu orduko bero itzela, gehiegizkoa agian. Kanpoan egiten zuen hotza galanta zen ere. Barrura sartu orduko leku on bat bilatzeari ekin genion. Gauza zaila zegoen hainbeste jenderen artean. Hontan, etxeko taldea agertu zen taulapera. Humilitate taldea hain zuzen. 5 tipok osatzen dute, eta beraien estiloa death metal eta grindcore estiloko batuketa bat dela esan genezake. Hau da, kriston kaña eta ahots gogorrak (2 abeslari dazkate, eta batek Trigger Travis-eko bajista zela iruditu zitzaidan, behintzat antza zeukan).

Abesti gutxi jo zituzten baino giroa nahiko berotu zuten. Gorilla Biscuits talde mitikoaren bertsioa ere jo zuten. Jende batzuen arreta sortu zuten, batez ere lehenengo hilarakoena. Dena eman zutela argi dago, nahiz eta bildu zen zalegoa Berriren kontzertua noiz hasiko itxoiten egon.


Asko, asko, asko itxoin arazi zigun Lekunberriko taldeak, gehiegi nere ustetan. Beroa eta desioa batzen ari ziren eta nerbioak pil-pilean genituen. Lekua egina, nahiz eta bultzakada asko jasan genitun, hankak ederki itxatxi genituen lurraren aurka. Bapatean hirukotea azaldu zan: Gorka, Aitor eta David.

Hitz batean esango dut: Ikaragarria. Aspaldi erakutsi dute naparrek kriston zuzenekoa dutela, baina David-en etorrerarekin taldeak asko irabazi du. Kalitatean (oso baxulari ona da, stoner pintzeladak eman dizkio taldeari) eta batez ere presentzian (ez da geldi egoten eta taula asko betetzen du, gainera abestera ere ausartzen da).

Abestiei buruz gutxi esan behar. Zuzenean asko irabazten dutela eta edozein abesti jo ere, zaleak letra guztiak dakizki eta Gorkarekin abesten dugu. Hasiera indartsua izan zan, klasiko asko hasteko: Oihu, Ikasten, Ebidentegia, Etorkizuneko Aurrekari Guztiak, Hil Nintzen eguna, Ez naiz aldatuko...........kontzertu erdian egurra: espero zaitzaket, izena, izana, ezina (Humilitate taldeari eskeinia), Denak ez du balio, Stereo, Folklore, Jainko ateoa, Dortoken mendean, Oreka, isiltzen banaiz..........ta bukaeran egur gehiago: bisai berriak, min hau, eskuak, berba eta irudia edo Maravillas abestiekin. Abestiren bat ahaztuko nuen, baino ordu terdi baten ostean amaitutzat eman zuten. Zoragarria benetan. Taldeak ez zuen asko hitzegin, musikak hitzegin zuen, nahiz ta "Oreka" abestian, Gorka amplien gaineara igo.

Kontzertua eta gero diru gehiago xautu genun. Berriren merchandising-era joan eta ia hutsik utzi gendun. Payolan Jertsea, pin-a, pegatina eta postala hartu nitun. Gaur egun Euskal Herrian eta Estatuan ikusi daitekeen talde onenetarikoa dugu, etorkizunean ikusteko aukera baldin baduzu, joan, pena merezi du ta.

Hau da Payola.

9 comentarios:

iñaki dijo...

aupa berri,En el Konzierto del gaztetxe de andoain kon unos japos
os konoci a algunos poperos.Tu rulabas por ahi
pero kreo ke te fuiste a kurrar.
Oxtiassss ke mosskeo!!

euskaltzaindia dijo...

Josu kronika ona baino iraganean ikustea zail xamarra izando da ez? etorkizunean ikusi beharko ditugu derrigorrez.

Etxebe dijo...

Haceis todo tipo de llaves??

josu dijo...

beno beno, zuzendu det, emozioarekin nahastu in nintzan. Errespetu bat EGA dakatelaaa.

Oye Iñaki, me comentan k somos de la famila, verdadero o falso??

iñaki dijo...

VERDADERO,ya me has pillado !!!
Es ke va en los genes.Kien te ha komentado?

josu dijo...

se dice el pecado, pero no el pecadorrr, lo conocemos los dos, jejeje.

La familia es la familia

iñaki dijo...

Cesar es mi hermano,en nuestro blog es "tolosa".Aupa la family.en los
berriestuve kon Alain un gran tipo.Ya le konoceis a Agus mazkiaran
ke toka el saxo en la txaranga y en la banda?

josu dijo...

jajaja, si lo conozco (Agus). Aki nos conocemos todos. Menudo personaje el Cesar, que no se le ve por ningun lado. Eongo gea, y ya charlaremos de musica.

recienpeinao dijo...

EXTO PAREZE XALXA ARROXA, KE SI FAMILIA KE SI PRIMO, LOS BERRI, DE BERRI NADA YA ESTAN UN POKO KANSINOS, BETI BERDIN. ¿ESTARAN PIDIENDO SER DE JUBILATAS?