lunes, 5 de octubre de 2009

Kilometroak 09




Egun berezi honetan, popero espedizioak ez zuen huts egin. Han izan ginen gutariko batzuk. Gu adinean gora goazen bezala, gazte gehiago dagoela iruditzen zaigu, baina ez edonolako gazteak. Hauek, gaur egun horren zabaldua dagoel litroen kulturaz elikatzen dira. Egia esan urtero bezala DIA eta GURUTZE GORRIAK sekulako lana egin zuen hauek zaintzen, beti bezala eguerdirako mozkor piloa baitzegoen.

Gainontzean giro ederra iten zun eta kontzertu batzuk ikusteko aukera izan genuen. Lehenengo Asgarth (beti bezala, gauzak ez dira aldatzen), ondoren Mendeku itsua (metal indartsua) eta amaitzeko Akellarre (daltza eta algara mordoa egiteko aukera). Azken kontzertu honetan, han zeuden guraso piloa semeak sorbaldatan igota zituztela bere gazte garaiak gogoratzen. Giro ederra jarri zuten Sagüeseko eszenatoki politean.

Urte bat gehiago kilometro edo kilolitro bat gehiago. Urrengorarte popero maiteak.

2 comentarios:

josu dijo...

AMEN

P.D: Ze handiak izan zian Akelarre

Jon dijo...

bat, bi, hiru, lau, ispiluen aurreeeeeeann uoooooooooooooo oh!

Kristona giroa!