sábado, 3 de octubre de 2009

Sorkunen ahotsa entzutea arnasa hartzea bezain derrigorrezkoa da


Atzo Antiguo aldean izan giñan, Doka tabernan alegia. Bertan, kontzertu oso interesgarria zegoen, Sorkun. Oreretako abeslaria formato akustikoan aurkeztu zan, bira berezia izango da, bere ahotsa protagonista delarik.

Tabernan sartu, eta bete-beterik zegoela ikusi genun, Sorkunek jarraitzaile asko mantentzen dituela argi dago. Bapatean saioa hasi zan. Gorka Sesma eta Iker Alvarez eserita zeuden bere kitarrekin. Hontan Sorkunen ahots goxoa entzun zan eta bere burua aurkeztu zuen, txalo zaparrada baten laguntzarekin.

Bere ibilbideko abesti ezberdinak aurkeztu zituen. Nahiz Kashbad edo bakarlari bezala dauzkan abestiak. Bertsio ederrak ere jo zituzten, blues estiloan finkatuak. Kontzertuari perfekzio pixkat erantsiaz, eszenatokian irudi desberdinak ikusten ziren, taldeak abesten zuen eiñean.

Heldu nazazu, autolesioa, lekitxotik,.........izan ziren gustokoenak. Sorkunen ahotsak zerbait berezia duela argi dago, hipnotizatu egiten zaitu, beste mundu batera eramanez.

Bapatean eta ordu baten ondoren kontzertua amaitu egin zan. Benetan oso motza egin zan, jendea gustoenean zegoenean hirukotea joan egin zen. Formula dotorea aurkitu du Sorkunek bere ahotsa gehiago maitemindu dezan, nahiz eta oso saio motza iruditu. Hurrengo lekua, Bonberenea (Tolosa) izango da hurrengo ostiralean.

No hay comentarios: