lunes, 2 de noviembre de 2009

EIBAR IS VERY DIFFERENT

Atzo 4 terdiaren barruan partidu garrantzitsu bat jokatzen zen: Irujo eta Bengoetxea aurrez aurre. Eibarko Astelena pilotalekuan zen neurketa. 4 pilotazale amorratu hor joan giñan Gipuzkoako herri itxusienera. Lehen aldia zan Eibar-era joaten nintzela eta etxe guztiak bata bestearen gainean daudela esan behar. Klaustrofobiko xamarra iruditzen zait. Astelena frontoia, kale batean dago kokatua eta nahiz eta pelotari argazki piloa eduki barruan, taberna barra bat falta zaio, tragoak ondoko tabernan eskatu behar bait dira.

Baina beno, partiduan zentra gaitezen. Dena ez zen txarra izan eta. Astelena frontoian sartu, tragoak eskuan izanda, eta partiduaren zai jarri giñen. Han azaldu ziren 2 pilotariak, berotzen jarri eta bapatean lehia hasi zen. Frontoia jendez gainezka. Publiko artean jende ezagun asko. Besteak beste, Quentin Tarantino-ren klon bat zegoen (ikaragarria, zeukaten antza) eta Lazkao Txikiren (marrazkietakoa) beste bat. Etbko kamarak zeuden, telebistan botzen zen neurketa.

Lehenengo 4 tantuak Irujok egin zituen. Errex irabaziko zuela uste zutenek kale egin zuten. Bengoetxea ez da beldurtzen den horietakoa, joko azkar eta zuzen batekin 6 tantu egin zituen. Hor ikusi zen, partidu berdindu eta zoragarri bat ikusiko genula. Partidu erdirarte Leizarra nagusi, bai jokoan eta bai markagailuan, gauzak oso argi zeuzkan. Irujo aldiz, ezin jarriz, urduri eta opariak ematen egon zan. Hala ere, momentu guztietan partiduaren barruan zegoen, beti 2-3 tantuz atzetik.

Baino azkenean betikoa pasa zen. Irujok, pilotari handia izan den Patxi Eugi dauka botillero moduan, honek geldialdi pare bat eskatu zituen Iberoarra zuzpertu zedin. Sikologo onenearen parean, Irujoren burua konpondu eta partiduan sartu zuen. Botez gehiago joka zedin esango zion, airez arerioari pilota errezak uzten baizion.

Esan eta egin, sakea hartu eta dominatzen hasi zen. Asko kosta eta gero markagailuan auretik jarri zen, partzial polita eduki ere (14-7), eta beste behin erraz gailenduko zela zirudien.

Baina Oinatz kasta handiko pelotaria da eta arriskatzen hasi zen. Airez nahiz dejadez, tantu harrigarriak egin zituen eta markagailua berdintzeraino iritsi zen. Irujok betse behin burua galdu zuen.

Patxiren aholkuei esker, berriz ere zentratu zen eta emozioz beteriko bukaera baten ostean (no apto para cardiacos), Irujok 19 utzi zuen leizarra. Esan behar Oinatzek zorte txarra izan zuela tantu pare batekin, bere alde izan ezkero beste bukaera bat ikusiko gendun. Zoragarria partidua.

Komentatu behar, partiduaren barruan 4-5 aldiz 4 terdiko marra txuriak puskatu egin zirela. Arduradunak Bricomania programa gehiagotan ikusi beharko luketela.

Beraz Iberokoa 4 onenen artean sailkatu da Titin, Retegi Bi (Olaizola 11 utzi ostean, jardunaldiko eta torneoko sorpresa itzela) eta Berasaluze eta Gonzalezen arteko lehian irabazten duenarekin batera.

Arratsalde euritsu baten barruan, frontoitikan berandu atera giñan, baino lekutxo bat izan genun Hernani huts batean pare bat trago bota eta ikusi genuen espektakuloa komentatzeko.

BAZTERTU IN DIK, BAZTERTU

1 comentario:

iñaki dijo...

Tu primo"tolosa" ya solia ir tambien
a Eibar,y a tolosa KOMO NO!!!
Todo keda en familia