lunes, 23 de noviembre de 2009

SEÑOR SI


Aupa, hemen naiz berriro, kasu hontan kontzertu bat komentatzeko asmoarekin. 25 urtemuga ospatzen da aurten Andoaingo Gaztetxean, eta astebururo kontzertu interesgarriak dauzkagu. Larunbat hontan Señor No, 30% eta Fly Shit taldeek jotzen zuten. Has gaitezen ba...........

Berandu iritxi giñen gaztetxera (afaria luzatu egin zen nonbait), eta sartu orduko giro izugarria sumatu genuen. Gaztetxea leporaino betea eta lehenengo taldea, Fly Shit bukatzen. Garagardo bero batzuk edaten genituen bitartean, bigarren taldea prestatzen ari zen. 30% talde andoaindarra, urte askotan zehar jo gabe egon den punk talde mitikoa.

Kontzertu interesgarria, azkarra erakutsi ziguten. Zalegoak kanta guztiak abesten zituen, zuzeneko intimo bat sortuaz. Bis batzuk egin behar izan zituzten publikoaren jarrera ikusi ondoren.

Azkeneko taldea Señor No beteranoak izan ziren. Donostiarrak, Estatu guztian zehar jotzen duen taldea dugu. Zuzeneko aparta dutela eakutsi zuten, beraien garaje rock-a, motorhead edo stooges bezalako influentziak dauzkatela ederki asko ikusi genuen. Komunikazio handia eduki zuten jendearekin, batez ere berotzeko erabiltzen zituzten garraxiekin. Ekainean Roy Loney-rekin ikusi genituen plazan eta badirudi abeslari beteranoarekin berriro elkartuko direla bira garrantzitsu batean. Otsailan Donostian eta Bilbon egotekoak dira.

Musika gau ezinobea, batez ere juerga, txiste emanaldi batekin bukatzen bada.

5 comentarios:

Demonocrazy dijo...

Oso ondo egon zen kontzertua bai, hiru taldeak erakutsi zuten nibela eta gau interesgarri bat izan zen. Oso gustora, ea beste 25 urtetara heltzen diren!

Anónimo dijo...

Joder primo te los komes todos.
Juventud ,divino tesoro,donde vas para no volver,cuando kiero llorar no lloro y a vezes lloro sin kerer.
Esa foto es del konzierto?Xabi
perrera pronto pa´jubilao.30% te gusto? a mi no me iban mutxo,
demasiada zapatilla ,KE eran los
mismos?Sani,kabra etz.Bueno tu no les konozes ¿no?
Hi bizi haiz ,hi!
Tengo un konzierto para Enero ke no puedo faltar,ya es la terzera ve
ke se azerkan y tengo ke ir.......
Komo sea ,.....tendre ke llevar a
la prole konmigo......Hare una
konvokatoria en "andoaingo jubilatuak" .Algo habra ke hazer....sino es ...imposible.
Bueno....ke ya aburro........agur

josu dijo...

primo, ¿quien toca en enero pues??

p.d: la foto es del myspace, jajaja

kojo dijo...

ei ke pasa!!!!
Esan nizun idatziko nuela ta hemen gara.... Mas rekuerdos ke yo tienes del kontzierto, y es ke desde la bazkari de jarama....puff!!!! beste egunen batean egingo diot zure idatziari iruzkin bat...

hemen nire gunearen lotura:
http://bideokerretikzuzen.blogspot.com/

eta hauxe gaztetxeko argazki liburuarena:
http://istoriobatkamararenatzean.blogspot.com/

Anónimo dijo...

Oye primo, este kojo kien es ?
el del gaztetxe....el kojo de toda la vida ?....el olinpiko?.....el
kojo-nudo ?.Vamos ke si es kojo ,
koldo o.........
Si es dale rekuerdos mios ,dale
rekuerdos de txisme,
ondo segi.