lunes, 7 de diciembre de 2009

DURANGOKO AZOKA 2009

Gaur aurreneko aldiz Durangoko Euskal Liburu eta disko azokan egon naiz. Goizeko 10tan han giñen ateak noiz irikiko itxoiten. Behin barruan egonda, giro izugarria egon da. Milaka pertsona euskal kulturan murgilduta, nahiz liburu edo diskoak erosten. Nola ez, disko kopuru handia hartu dut (nahiko merke bait zeuden) eta komiki barregarri batzuk ere. Musikari dexente ikusi ditugu (Inoren, Lisabö, Berri edo Su Ta Gar-eko jendea). Asko gustatu zait ekitaldiaren antolakuntza eta jendearen erantzuna, hurrengo urtean errepikatu behar.

Azokaz gain, Durango herria pixkat gehiago ezagutzeari ekin diogu. Artisautza azoka batean ere egon gara, oso interesgarria iruditu zait. Giro ederra Bizkaiko herri polit honetan.

Inoiz joan ez bazara, animatu. Bihar azkeneko eguna izango da azoka ikaragarri hau bisitatzeko.

P.D: Su ta gar-en dvd berria daukagu Xabi Bastidaren firmarekin

1 comentario:

Alain, y le dijo...

ze egun polita izan zen atzokoa, ondo jan, parrak barra barra eta nola ez, Cd-ak eta libururen bat etxera!!!