martes, 15 de diciembre de 2009

HASI BERRIAK: KRILIN


Dragoi Bola marrazki mitikoetako pertsonai baten izena hartuz, KRILIN 2004ean sortu zen. Lan eta kontzertu askoren ostean, aurten beraien lehen lana atera da (lehendik EP bat bazuten). Diskoaren izena: "When times comes there will be no time". Disko hau beraien myspace-ean jarri zuten, edozeinek descarga zezan (talde txikientzako ezagutzera emateko bide aproposa, Ramoncin-ek kontrakoa esan arren). 4 bat aldiz diskoa entzun ondoren, esan dezaket urte hontako ezuste positiboenetakoa dugula Krilin.

Taldea 4 donostiar gaztek osatzen dute: Urko (baxua eta ahotsa), Endika (kitarra), Jon (kitarra) eta Iñigo (bateria). Erreferentzia ugari eduki arren, soinu propioa landu duen taldea da; Radiohead, Biffy Clyro, Deftones eta batez ere Thrice taldeak gustoko dituztela argi dago.

Ingelesez abesten dute (geroz eta euskal talde gehiagok azkenaldian) eta Santi Garcia-rekin (Wheel Sound Studios) grabatu dute "When time comes there will be no time". Hau bezalako lan gehiago egiten badute, askotan hitzegingo dugu Krilin taldeari buruz. http://www.myspace.com/krilinneverdies

Hemen, aurkitu ditudan taldearen 2 bideotxo:





2 comentarios:

Beñat dijo...

Iñigo Andoaindarra da (por comentarlo).

josu dijo...

bale, barkatu ba. Nola ez andoaindar bat gauz garrantzitsu guztietan